MASAI LURRINA
Ziur aski “Mujer Hoy” izeneko aldizkariaren maketatzailea dena (testuakzutabeetan, irudiak, argazkiak, iragarkiak..) ondo kokatzen kezkatuta zegoen. Horregatik, agian argitaratutako artikuluaren eta jarraitzen zion lurrinaren iragargiaren arteko kontraste itzelaz ez zen ohartu.
Beharbada iragarkia kotxe edota banku batena izan balitz, nigan sortu zen harridura txikiagoa izan litzatekeen, baina...
Iragarki eta artikuluaren argazkien arteko aldea ikus daiteke hemen bertan. Beheago artikulua itzuli egin dut.
“EZKONGAIA IRRIBERA DOA” (Egilea: Silvia Fernández) Ia emakume guztientzat bere ezkontzaren eguna bere bizitzako egunik zoriontsuena dela diote. Agian horrela izango da soilik 13 urte baino gehiago bete dituenentzat. Ibiltzen, mintzatzen edo jaten ikasi baino lehen, Solie Ene Martinek senarra izendatuta zeukan. Jaio baino lehen ere bere bizitza nolakoa izango zen erabakita zegoen. Soile masai bat da. Bera amak etxola batean bakar bakarrik erditu zuen. Bere aitak, tradizioari jarraituz, ez zuen ezagutu bere jaiotzako hamargarren eguna arte. Beharbada orduan izan zen herrixkako agure batek bedeinkatzeko buruan txistua bota zion eguna. Ez dakigu noiz agortu zitzaion zorte hori. Agian oraindik bere etniako emakumeren erdiak jasaten duen ablaziotik ezin zuen ihes egin egunean, nahiz eta Kenian jarduera hori debekatuta egon. Edo agian bere zorte ona desagertu zen aitak bera baino 17 urte zaharrago zen senargaia aukeratu zuen egunean. Eta gaur negarrez dago bere ezkontza-egunean. Bere haurtzaroa pasatu duen etxetik irtetzerakoan ezin izango du atzera begira, bestela masai jainkoak harri bihurtuko du. Bere familia berriaren bizilekuan, bere ahaide berriek irainez eta simaurrarekin hartuko dute bere izaera sendotzeko. Gero, ahuntz jakia senarrarekin konpartituko du konpromisoa sinatzeko. Bere senarrak Simintei Ole Saipiri du izena. Soile ez da bere emazte bakarra ezta lehenengoa ere. Berarekin seme-alabak eduki nahi ditu. Soilek txabola batean bakar bakarrik erdituko dituen seme-alabak. .


Zabaldu
del.icio.us
