KRISIA... ETA IRTENBIDEAK?
Daukagun krisitik ateratzeko denok zerbait egitea ondo dago, nahiz eta proposamen edota ekintza horiek xumeak izan (ea goiko jauntxuak, boterea eta dirua dutenak animatzen diren ere!).
Adibidea post honetan dagoen argazkian aurki dezakegu. Lanzaroten aterata dago eta atzerritarrentzat zuzendua dirudi (kartelaren beste aldean alemanez idatzita zegoen); agian beraiek guk baino gehiago jasatzen dute krisia, auskalo!
Dena den, ondo begiratzen badugu, prezioak ez dira oso merkeak hain zuzen ere. Agian horrela krisiari aurre egingo dioten bakarrak txiringitokoak izan daitezke, propaganda horrekin euren mahaietara “Special anti-crisi menu”-a dastatzera bezeroak erakartzen baldin badituzte behintzat.
Madriletik NIN-en kontzertutik gentozela zerbait antzekoa, baino askoz merkeagoa Briviescako restopean topatu genuen, “sea listo” izeneko menua: letxuga, tomate, gazta eta Yorkeko bokadilo ederra, txip patata frijituak, txokolate tarta puxketa eta 400 zl-ko freskagarria, dena 5 €tan! Ederki!
.



Zabaldu
del.icio.us
