BIKINGOAK MADRILEN
Aspalditik, duela pare bat urte inguru, musika kontzertu bat entzuteko “sarraldi bikingoa” egin gabe nengoela. Azkenaldian Bartzelonara izan zen, baina oraingoan Madrilera izan da: kotxez 450 Km joateko, kontzertua, hotela, eta 450 Km itzultzeko. Sarraldi bikingoa tope!
Eta dena, zertarako? Ba, estatu mailan, NIN, Nine Inch Nails taldeak jotzen zuen despedidako kontzertua ikus-entzuteko (taldea betirako desegin egingo ote da, beraz ez zegoen galtzerik!) Hara, Madrilera!
Normalean sarraldi bikingo hauek bakarrik egiten ditut, baina honetan alabarekin joan naiz (kumetxoak ondo hezi egin behar dira eta) berari ere NIN gustatzen baitzaio, eta horrela atseginagoa izan da (kopiloto galanta gainera!)
Kontzertua:
Kokapena: La Riviera aretoa, Manzanaresen ondoan. Handikeriaz baina eskasa. Itogarria, beroa eta sargoritsua (jendeak zioen aire egokitua moztu egin zutela: badakizue, gero eta bero handiago, egarri gehiago eta kontsumizio eta edari erosteko premia gehiao, eta gainera pirata lapurren prezioetan: garagardo kaña bat 5,5 €!!!) Izerdi patsetan blai, ezta Razzmatazzen ere ez dut hainbeste izerdirik bota!
Nine Inch Nails: Zoragarria! Soinua oso ona, giroa beste hainbeste, abestiak primerakoak –espero nituenak eta gehiago, salbuespen bat izan ezik-, musikariak enroilatuak eta sasoian, kontzertua agian labur samarra nire gustorako (ordu bete eta berrogei minutu) eta errepikaldirik, bisik, gabe (honek moskeoa sortu zuen zaleen artean)… bi hitzetan: merezi zuen. Pozik eta gustora atera ginen!!!
Bitxikeriak: Ostatu hartu genuen hotelean beste hiru talde bikingoekin topatu ginen, gu bezela NIN-en kontzertua ikustera etorritakoak (aipatzeko andaluziarrak).
Beno, belak jasotzera eta hurrengo sarraldirarte.
Eskerrik asko Flickr-era kontzertuko argazkiak igo dituzten NIN-zale guztiei, post honetan dagoen fotomuntaia beraiei esker egina baitago.
.



Zabaldu
del.icio.us
