KAIO GEHIAGO
Itzuli egin dira. Euren bizilekuetan denboraldi luze bat pasa ondoren, berriro ere Zarauzko teilatuetara itzuli dira. Eta gero eta gehiago dira. Gutxi gora behera, bi mila inguru direla jotzen da. Sortzen dituzten arazoen gain, teilatuetan habia egiten hastea da herritarren azken kezka, zeren horrela “bertako” bihurtuko bailirateke. Baina, oraingoz, tokiz aldatzen doaz mankomunitateko zabortegira janarien bila joan baino lehen.
Joan den astean kaioak gure eskola aurrean dauden enpresetako teilatuen gain egon dira. Pixkanaka, goiz osoan zehar, biltzen joan dira talde kopurutsua osatu arte, gero bat-batean, denak batera, kaio-saldo handi batean hegalaldia hasteko zabortegirantz.
Eskolan haurrak “euli baten hegaldiarekin” despistatu egiten direla esaten da, bada, pentsa kaio mordo horrekin zer gertatu den!... eta gainera ateratzen duten zaratarekin!
…





Zabaldu
del.icio.us


