ZIRKULAZIOZKO KOLAPSOAK
Azaroaren 14an zen eguna. Aurreko beste behin batean berdin ez gertatzeko, Internetetik duela hiru hilabete sarrerak hartuta geneuzkan. Donostiako Kursaalen Benito Lertxundik bere “Itsas ulu zolia” diska berria aurkezteko emango zuen kontzerturako sarrerak. Erabili gabe bazterturik geratu diren sarrerak hain zuzen.
Denboraz atera ginen Donostira lasai iristeko eta kontzertura sartu baino lehen pintxo bat hartzeko, baina Zarauzko irteera iristerakoan Ertzantzaren patruiletako argi urdinek, N-634an gelditutako kotxe ilararen argi gorriek eta A-8 autopistako irteeraren biribilgunean zegoen ataskuak ez ziguten itxura onik eman.
Trafikoa “erregulatzen” zuen ertzain batenganaino iritsi ginenean, autopistan propanoko kamioi batek izandako istripuarengatik A-8 erabat itxita zegoela jakinarazi zigun baita trafiko osoa N-634-runtz desbiraturik zegoela, zein jadanik kolapsatuta baitzegoen (horretaz jakinaren gainean geunden zegoeneko).
Ordu laurden bat gehiago Zarauzko irteerako errontondara buelta emateko eta etxera, zeren ezinezkoa zen Donostira kontzertuko ordura iristeko (ezta trenez ere ordutegirengatik)
Beraz, hurrengora arte, behintzat holako beste kolapsorik ez badigu eragozten (eguraldi txarra izatekotan bataz besteko asteko behin izaten baitira).
.



Zabaldu
del.icio.us


