FRIKIARENA (beste bat)
“Jo, aita, ze friki zaren!” esaldia nire alaba Ilargiren ahotan entzuten ohituta nago.
Egia esan, bere ikuspuntutik dauzkadan zaletasunak arraroak, bitxiak, “frikiak” bere hitzetan izan daitezke. Adibidea: urtero bezala, udazkenean, faszikuloen bildumak iristen zaizkigu; aurten holako batean “amua irentsi dut”, STAR WARS-eko ibilgailu eta espaziontziena hain zuzen ere; eske ezin izan dut saihestu: bilduma honetako miniaturek (hain zehatzak eta errealistak) liluratzen naute, eta gainera, Galaxietako Gerrarenak baldin badira... zer esanik ez! Horregatik, etxera iritsi orduko horietako batekin ez dago besterik: “Aita, friki!”.
Dena den, bilduma honekin ez naiz bosgarren aletik aurrera joango (agian beste baten bat edo noizbait erosiko dut) zeren nire arazo haudiena espazioarena baita (eta ez izarretakoa hain zuzen ere) eta etxekoandreak etxea nire trasteekin betetzen ezin dudala jarraitu abisatuta naukala; gainera kontutan izanik esku arinekoa dela “gauza erabilezinak” botatzen...
Indarrak lagundu nazan!!!




Zabaldu
del.icio.us
