ESKULTURAREN BILAKAERA
Gure kaleetan dauden eskulturek eraso asko jasan behar dute. Bertako eguraldiaren eraginak (euriak, izotza, haizeak, eguzkia...), eta nabariago den kutsadurarena alde batera utzirik, batez ere izaki bizidunen ekintzak nozitu behar dituzte, batzuk oharkabeak (animalienak: hegaztien zirinak, txakurren pixak...) eta besteak nahita eginak –gizakienak- (pintaketak, errotulazioak, kartel itsatsiak, marradurak...). Gainera eskultura egiteko erabili den materiala “biguna” bada -egurra edota burdinaren kasuan-, denboraren poderioz, eskulturaren jatorrizko oroipen bat besterik ez edukitzea gerta daiteke.
Zerbait antzekoa gertatu da Zarautzen dagoen Jose Antonio Legorbururen “Izenburu gabe” eskulturarekin. Jatorriz, margotutako burdinezko bost tutuz osatuta zegoen, eta denborarekin herdoiltzen joan zen penagarri geratu arte. Zorionez, aurten udaletxekoek animatu dira eta eraberritu dute: tutu zaharrak kendu eta altzairu herdoiltezinezkoak ipini (gehiago iraun dezaten edo) eta dirmargotu dituzte Andu Lertxundiren testu berriak erabiliz.
Beraz, Legorbururen eskulturak lifting-ez bilakaera artistikoa izan duela esan daiteke.
.
.
.




Zabaldu
del.icio.us


