OLINPIADAK DONOSTIAN
Aurten Bei Jing-eko Joku olinpiko-paralinpikoak ospatzen ari dira (ederki asko telebistatik ikusten ari garenez!). Joku hauek lau urtean behin egiten dira euren inguruan zirko mediatiko bat sortuz, baina hemen, Euskal Herrian, badugu urtero aukera olinpiadak egiteko, “Arraun Olinpiadak”, estropadetan hain zuzen: Donostiako Kontxako Bandera.
Aurten, 113. edizioan, 23 traineruk parte hartu dute klasifikatorietan, Kantauri bazter guztietatik etorriak Galiaziatik Hondarribiraiño, dauden zazpi plaza horietatik bat lortzeko. Gaur jokatu da Bandera, eta Castrok irabazi du.
Baina aurten zerbait berezia eta oso garrantzitsua gertatu da: lehendabiziko aldiz emakumeek Donostiako estropadetan parte hartu dute: Emakumezkoen I. Kontxako Bandera.
Bi egunetan zehar eta itsaso zakarra izanik, emakumeek arraunean zer esanik badaukatela adierazi dute. Zortzi traineru, Kataluñako bi, Galiziako bat, Kantabriako bat eta lau euskaldunak Kontxako uretan aritu dira.
Bandera Galiziako trainerukoek eraman dute, baina hori ez da garrantzitsuena, baizik eta Donostiako Kontxako estropadetan, “Arraun Olinpiadetan”, emakumezkoek bere tokia lortu dutela eta!
.





Zabaldu
del.icio.us


