Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

OPARIAK

jokin — 2008-12-27 GTM 1 @ 20:35

KUTXA logo

Krisia dela eta, gero eta gutxiago egon arren, gabonetako garai hauetan enpresek euren langile edota bezeroei opariak banatzea (loteria, otarrak...) ohitura izaten da. Nire enpresa  Administrazio Publikoa denez nik ez dakit zer den hori. Baina ez dut horretaz hitzegin nahi, oparien hartzailetaz baizik.

Duela aste pare bat edo, egunkarian Kutxak urari buruzko liburu bat argitaratu zuela irakurri nuen, eta bere asmoa zela bezero hobespenei oparitzea. Hor hasi ziren nire burutazioak: Zer demontre izango da Kutxarentzako bezero hobespen bat?, eurekin 50 urte baino gehiago daramazkigunok? Txiki-txikitatik auskalo nondik atarata amonak xoxak banan bana ikasketak egiteko kartillan sartzen zizkigunenok?, gure lehenego soldatak sartu kontu korronte berri batean, non geroago etxeko hipoteka eta hamaika bat maileguei aurre egiteko gure nomina domiziliatu izan behar genuenok?, ohituari jarraituz gure seme-alabak jaio zirenetik Kutxako bezero berriak egin ditugunok?,  dagoeneko daukagun gutxi hori bere produktu finantzieroetan gordeta edo inbertituta daukagunok?... ala, 200 miloi edo gehiago kontu korrontean duen batek?

Ez dut Kutxatik libururik jaso. Ez naiz bezero berezi bat izango.

.

EGUBERRI ON !

jokin — 2008-12-21 GTM 1 @ 19:54

.
Snow Text - http://www.christmastext.com

.

GABONETAKO LOTERIA

jokin — 2008-12-07 GTM 1 @ 18:44

Joan zen urtean nire beste blog batean hasi nintzen Gabonetako loteriako partaidetzak banatzen, eta hemen ez naiz gutxiago izango, beraz blogaren sarrera honetan iruzkin bat uzten dutenentzat behean ikusten den dezimoaren partaidetzak badaude.

Epea abenduaren 21a arte irekita egondo da. Animo, eta zorte on!



Loteria 08

.

SABELA

jokin — 2008-12-06 GTM 1 @ 19:28

Neu ere Garfield-en bezelako sabela izaten hasia naiz. Azken boladan nire ohizko ibilialdien ezak (aparteko lanak eta eguraldi kaxkarrak etxean geratzera behartu naute) eta gabonetako goxokiek (turroiak eta mazapanak) errua dute.

Zerbait egin beharko dut, bestela...

 

Garfield TRIPA

.

AC/CD SARREREN SALMENTA

jokin — 2008-11-30 GTM 1 @ 19:19



Black Ice portada

“Guinnesseko Recorden  Liburua”-n agertzeko modukoa: 16.300 sarrera salduta bi ordutan!!!

AC/DC rock taldeak Barakaldon, hurrengo 2009ko apirilaren 4an, emango duen kontzerturako sarrerak hain zuzen, eta guztira bakarrik bi ordutan. Badago zerbait koadratzen ez zaidana, ez esateagatik susmo txar bat hartzen diodala. Zeren, arin-arin, Interneten eskeintzen diren bi sarrerak erosteko bataz besteko bi minutu behar badira, nire kalkuloak horixe baitira:

16.300/2= 8.150 sarrera bikoitzeko salmentak.

8.150 salmenta x bi minutu = 16.300 minutu.

16.300 minutu = 271’6 ordu... bi ordutan bildurik!!! Nola egingo dute? Badakit teknologiak lagundu egiten duela, baina ....!!!

Beno, sarrerarik gabe gelditu direnentzat (neu barne) AD/CD-ren “Black ice” azken diskako musika pixka bat.

Eta web- pataleo gisa, disko osoa “for the face” deskargatzeko helbide bat:

http://www.megaupload.com/?d=H8D3AKWY



 

 

.

ITSAS UDAZKENA

jokin — 2008-11-22 GTM 1 @ 20:28

Udazkenak gure planetako latitude hauetan bizi garen izaki bizidunengan eragina du. Aldaketa klimatikoaren gain (euria, haizea…) tipikoa da landaretzaren aldaketekin lotzea, zuhaitzetako hosto erorketarekin, kolore berriekin, gorriak, horiak, marroiak...

Baina udazkenak ez du lehorretako izakiengan bakarrik eragina izaten, itsasoan ere badu, eta nabarmena. Arrantzaleek eta urpekariek egiaztatzen dituzte arrain eta itsas animalien migrazioak, lehorrean hegaztien bezelakoak esaterako. Zerbait antzekoa gertatzen da itsas “landaretza”-rekin: algak, goroldioak, likenak...kolorez aldatzen dira gorrixka, arre eta nabar bihurtuz.

Itsas udazkena, egiazkoa eta oharkabea, jendearen ondoan konturatu gabe pasatzen dena, baita itsasondoan bizi garenonentzat ere.


Itsas-udazkena

 

ZIRKULAZIOZKO KOLAPSOAK

jokin — 2008-11-17 GTM 1 @ 15:21

benito lertxundi itsas ulu zoliaAzaroaren 14an zen eguna. Aurreko beste behin batean berdin ez gertatzeko, Internetetik duela hiru hilabete sarrerak hartuta geneuzkan. Donostiako Kursaalen Benito Lertxundik bere “Itsas ulu zolia” diska berria aurkezteko emango zuen kontzerturako sarrerak. Erabili gabe bazterturik geratu diren sarrerak hain zuzen.

Denboraz atera ginen Donostira lasai iristeko eta kontzertura sartu baino lehen pintxo  bat hartzeko, baina Zarauzko irteera iristerakoan Ertzantzaren patruiletako argi urdinek, N-634an gelditutako kotxe ilararen argi gorriek eta A-8 autopistako irteeraren biribilgunean zegoen ataskuak ez ziguten itxura onik eman.

Trafikoa “erregulatzen” zuen ertzain batenganaino iritsi ginenean, autopistan propanoko kamioi batek izandako istripuarengatik A-8 erabat itxita zegoela jakinarazi zigun baita trafiko osoa N-634-runtz desbiraturik zegoela, zein jadanik kolapsatuta baitzegoen (horretaz jakinaren gainean geunden zegoeneko).

Ordu laurden bat gehiago Zarauzko irteerako errontondara buelta emateko eta etxera, zeren ezinezkoa zen Donostira kontzertuko ordura iristeko (ezta trenez ere ordutegirengatik)

Beraz, hurrengora arte, behintzat holako beste kolapsorik ez badigu eragozten (eguraldi txarra izatekotan bataz besteko asteko behin izaten baitira).



Kolapsoa

.

APARKATZEKO PROBLEMAK (geometrikoak)

jokin — 2008-11-09 GTM 1 @ 19:09

Geometria eta asmo onak elkarren artean ez daukatela ezer ikusterik esatea pellokeri hutsa izan daiteke. Baina agian ez da hainbesterako izango. Bistan dago nire herriko enpresa txiki bateko aparkalekuan: asmo onak bisitariak aparkatzen laguntzeko dagoen aparkaleku txiki horretan, eta Pitagoras-en geometria tematuta angelu eta kurben arteko proportzioak mantentzen. Emaitza, argazkiarena: lurrean margotutako toki bat non, ezta usainik ere, kotxe batek ezin aparka dezan. Agian Einsteinek eta bere tolesdura espazio-tenporalek zeozer egin litezke, baina markatutako tokian  aparkatzeko gorriak ikusi genituzke.

Irtenbidea: kotxea etxean laga eta aipatutako enpresara oinez joan, herrietan distanziarik ez daudela eta, gora hiri-ekologismoa!

Baina ongi pentsatuta, altzairuen lantegia denez... ea nor ausartzen den etxera itzultzen armairu batekin lepoan!

 MicroParking 

HIRIKO ORTZEMUGA

jokin — 2008-11-01 GTM 1 @ 19:25

Argazkigintza gustatzen zait, baina zale hutsa naizela aitortu behar dut. Noizean behin kamara hartzen dut eta hortik zehar ibiltzen naiz argazkiak ateratzen, batez ere bloga irudiekin dokumentatzeko (eskulturaren blogarena bereziki).

Gaurko argazkia ez da beste mundukoa; badakit. Ziur edozein argazkilarik enkuadrearena, argiarena, irazkiarena, balantzearena... edozeinena komentatuko lukeela, baina neri nola geratu den gustatzen zait. Jarritako izenburua guztiz ere oso egokia, ezta? Ba... horixe!
.

Horizonte Urbano 

.

FRIKIARENA (beste bat)

jokin — 2008-10-26 GTM 1 @ 18:35

StarWars-1-eusk

“Jo, aita, ze friki zaren!” esaldia nire alaba Ilargiren ahotan entzuten ohituta nago.

Egia esan, bere ikuspuntutik dauzkadan zaletasunak arraroak, bitxiak, “frikiak” bere hitzetan izan daitezke. Adibidea: urtero bezala, udazkenean, faszikuloen bildumak iristen zaizkigu; aurten holako batean “amua irentsi dut”, STAR WARS-eko ibilgailu eta espaziontziena hain zuzen ere; eske ezin izan dut saihestu: bilduma honetako miniaturek (hain zehatzak eta errealistak) liluratzen naute, eta gainera, Galaxietako Gerrarenak baldin badira... zer esanik ez! Horregatik, etxera iritsi orduko horietako batekin ez dago besterik: “Aita, friki!”.

Dena den, bilduma honekin ez naiz bosgarren aletik aurrera joango (agian beste baten bat edo noizbait erosiko dut) zeren nire arazo haudiena espazioarena baita (eta ez izarretakoa hain zuzen ere) eta etxekoandreak etxea nire trasteekin betetzen ezin dudala jarraitu abisatuta naukala; gainera kontutan izanik esku arinekoa dela “gauza erabilezinak” botatzen...

Indarrak lagundu nazan!!!


StarWars-2-eusk