Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

ASTE MUSIKALA

jokin — 2009-03-14 GTM 1 @ 20:39

Belarrietan zuzeneko kontzertu batek uzten dizun burrunbadarekin portatileko teklatuan jarzen naiz bizi naizen aste musikala komentatzeko. Musika arlo asko jotzen dudanez, batzutan epe motzean mota oso desberdinetako kontzertuak izan ditzaket: aste honetan bi hain zuzen ere.

Astelehenean, Kursaalen, Australian Pink Floyd-en kontzertua The Wall aurkeztuz. Kriston ona!!! 70 hamarkadako soinuak, notaz nota, zehatz mehatz, kalko hutsa eta paregabea. Argiak primerakoak, eta han geundenok aluzinatzen, psikodelia moduan. Oso ondo, ederki!

Atzo, ostiralean, Heavy gaua. Donostiko Velodromoan talde metaleroak: Judas Priest buru, eta Megadeth eta Testament akolito gisa. Kamiseta, beltzak, larruzko txupak eta garagardoko katxien festa. Eta ez gazteentzat bakarrik, zeren han geunden gehienok ile zuria aspalditik orrazten baitugu (gerontologiko heavyak parrandan!!!) Oso kontzertua ona, benetan.

Inbidia emateko edo, ikusitakoaren bideo pare bat uzten dut.

Australian Pink Ployd  Kursaalen (bideo pirata)

 

 

Judas Priest (girako bideo pirata)


.

BIDERKETAK

jokin — 2009-03-07 GTM 1 @ 19:39


Azken urte hauetan eskolan Informatika eta IKTn nabil murgilduta, horregatik ikasleen beste curriculumeko arloak zertxobait baztertuta dauzkat. Baina batzutan, pedagogikoaren kutsua sortzen zait, batez ere zer edo zer bitxia baldin bada: jarraian dagoen bideokoa, esate baterako.

Badakit blogetan aritzen direnak “letrakoak” izaten direla (lehen esaten zen bezala) baina noizbehinka ez dago gaizki “zientziako” zertzelada bat, eta atsegina eta bitxia baldin bada... oso ondo.

Lagun batek bidalitako bideo batean kolon-aurreko Ameriketako antzinako Mayek nola biderketatzen zuten ikusten da.

Hala ere, beste putzuaren aldean erromatarrek bere zenbaki bereziekin nola egiten zuten jakitea gustatuko litzaidake. Nolako izango zen honako hau:

CXXVII  x  XL   (127 x 40) !!!

 

.

BLOGEKO EZUSTEKOAK

jokin — 2009-03-01 GTM 1 @ 20:58

Blog bat idazten hasten denean inork ez daki zer aurkituko duen; publikoki bizipen pertsonal batzuk konpartitzera doala besterik ez daki. Agian, weben argitaratzen ari den hori, jende askori irits daitekeela susmoa du, baina zein nolako eragina izan dezakeenaz ez du antzematen.

Normalean, denbora pasa eta, norberaren blogaren inguruan beste blogari batzuekin harremanetan hasia dago. Denok besteen blogak bisitatzen ditugu, elkarri iruzkinak egiten dizkiogu, besteen gorabeherak jarraitzen ditugu... interneteko laguntasun moduko antzera eginik.

Baina nola gure bloga irekita dago Interneteko erabiltzaile guztiei batzutan uztekabeak izaten dira; batzutan onak, beste batzutan txarrak eta beste batzutan... uztekabeak, soilik.

1.- Ezustekoa, “La Sexta” telebistatik zure blogeko sarrera bat dela eta, kolaborazioaren eskaera jasotzen duzunean.

2.- Ezustekoa, gaztetxo batzuk (hegoameriketarrak, antza) zure sarrera bateen iruzkinen gunea euren harremanetarako erabiltzen dutela ikustean.

3.- Ezustekoa, publizitate agentzi batek GARA egunkarirako prestatzen ari den gehigarri batentzat zure blogeko argazki bat erabiltzeko baimena eskatzekoan.

4.- Ezustekoa, Zarautzen egiten ari den web orri ofizial batentzako, argazki atalean, zure kolaborazioa eskatzen dizutenean.

5.- Ezusteko hunkigarria jakitean zure eskolan, zeuk bultzatutako gelako blog batean, guraso batek urrunetik idazten duela esanez blog hori dela bere alaba eskolan zer egiten duen jakiteko duen era bakarra (familiako arazoak direla eta).

Blogeko ezustekoak..., nork daki hurrengoa zein izango den! Nola? Noiz? Auskalo!... Sorpresa!

.

INAUSKETAK, MOZKETAK eta LOREONTZIAK

jokin — 2009-02-15 GTM 1 @ 21:02

Zarauzko Udal Parke eta Lorategi Zerbitzua ez dabil oso fina bere eginkizunetan. Irudian ikus daiteke.

INAUSKETAK

.

OLAF BIKINGOA

jokin — 2009-02-07 GTM 1 @ 18:46

Duela gutxi, Interneten saltseatzen, aspaldiko lagun batekin topatu nintzen. Bere abenturak eta gora beherak aldizkari eta egunkarietan jarraitzen nituen, baina egun batean desagertu zen; gaur arte. Orain badakit nondik dabilen, beraz, noiz behinka, blog honetara gonbidatuko dut. Ongi etorri, Olaf!

Olaf 1 eusk

Olaf 2 eusk

.

BEDERATZI ATEAK

jokin — 2009-01-31 GTM 1 @ 18:42

Bederatzi ateak

Olentzerok ekarrita, Gabonetako oporretan Josu Waliñoren “Bederatzi ateak” ipuin bilduma irakurri dut. Egia esan, liburuaren gaiarengatik eskatu nion ez baita oso arrunta euskal literaturan beldurrezko gaia tratatzea.

Eta gustatu egin zait. Asko gainera. Beldurrezko giroa zeharo lortuta dago eta ipuinak oso ondo lotuak daude liburua osatzen duen ardatz nagusi baten inguruan: Galizian dauden infernuko bedaratzi ateak.

Ea noizko beste holako beldurrezko ipuin sorta baina Euskal Herrian kokaturik.

Merezi du, benetan

.

KAIO GEHIAGO

jokin — 2009-01-24 GTM 1 @ 19:01

Kaioak herrian

Itzuli egin dira. Euren bizilekuetan denboraldi luze bat pasa ondoren, berriro ere Zarauzko teilatuetara itzuli dira. Eta gero eta gehiago dira. Gutxi gora behera, bi mila inguru direla jotzen da. Sortzen dituzten  arazoen gain, teilatuetan habia egiten hastea da herritarren azken kezka, zeren horrela “bertako” bihurtuko bailirateke. Baina, oraingoz, tokiz aldatzen doaz mankomunitateko zabortegira janarien bila joan baino lehen.

Gaviotas-1

Joan den astean kaioak gure eskola aurrean dauden enpresetako teilatuen gain egon dira. Pixkanaka, goiz osoan zehar, biltzen joan dira talde kopurutsua osatu arte, gero bat-batean, denak batera, kaio-saldo handi batean hegalaldia hasteko zabortegirantz.

Eskolan haurrak “euli baten hegaldiarekin” despistatu egiten direla esaten da, bada, pentsa kaio mordo horrekin zer gertatu den!... eta gainera ateratzen duten zaratarekin!

Gaviotas-2

2 GURPIL

jokin — 2009-01-17 GTM 1 @ 19:54


Igande eta jai egunetan, batez ere eguraldi ona egiten duenean eta trafikoaren jeitsiera  aprobetxatuz, kostaldeko errepidea (N-634, Donostia-Zarautz-Getaria-Zumaia) bi gurpilen zaleen pista bihurtzen da.

Alde batetik, errepidea euren neurrira egina den zirkuito bat dela pentsatzen dutena eta munduko txapelketan – Jerezen bezela- ibiltzen diren pilotoak emulatzen saiatzen direnak aurki ditzakegu. Hauek, ikusi baino lehen entzun egiten dira; kilometro bat baino urrunetik somatzen dira, gero ziztu bizian pasatzen ikusteko, euren larruzko koloredun jantziekin motor zaratatsuen gainean etzanda, eta ibiltarien haserreak sortaraziz, “nora ote doa hori!”, “hil egingo da!”...


Motos N-634

Motero N-634

Badago beste errepide eta motorraren erabiltzaile mota bat: moteroak. Orokorrean talde kopurutsuetan, larruzko beltzez jantzirik, lasaiak, motorren kurrunka leunarekin; paisaiaz eta errepideaz gozatzen; pelikuletako Harley klixearena.

N-634 errepidea erabiltzen duen beste multzo handi bat dago: txirrindulariena.

Baina horiek blogen aparteko sarrera merezi dute.

 

ERREGEEN OPILAKO IRUDITXOAK La Sexta-n

jokin — 2009-01-06 GTM 1 @ 20:18


Hipo RoscoUrte bat gehiago. Iruditxo bat gehiago.

Familiaren ohitura betetzen jarraitzen da; bazkariaren amaitzean mahai erdian Erregeen Opila mozten hasi eta...zas! iruditxoa. Aurtengoa, irudian bistan dagoenez, zeramikako hipopotamotxoa.

Nahi izan ezkero, zuek ere telebistan ikusteko aukera izan zenukete, zeren blog mundu honetan jasotzen ditugun ezustekoak holakoa dira batzutan, itzelak!

Azalduko dut: joan zen ostegunean La Sexta-Noticias-tik e-mail bat jaso nuen nire Erregeen opiletako iruditxoen bildumari buruzko informazioa eskatuz beste blog batean horretan idatzita nuela ikusita zuten eta. Larunbatean, urtarrilak 3, berriro ere saiatu ziren nirekin harremanetan jartzen telebistako grabazio ekipo bat bidaltzeko iruditxoen bildumaren irudiak ateratzeko euren albistegian ateratzeko asmoz, edo bestela, beste bildumatzaileren baten bat ezagutu banuen berarekin konektatzeko. Familiarekin kontsultatu eta gero (nire blogekiko frikikeriak hamaika puxtarri igo zituen!) gaia baztertzea erabaki genuen.


lasexta_logo

Beraz, exklusiba blog honetan mantentzen da. Zuentzat bakarrik.

.

GABON ZAHAR, URTE BERRI

jokin — 2008-12-31 GTM 1 @ 18:48

Aurten dena prest daukat: mahatsak, eta mahats-mordoko alerik lodienak nire platerako, brut txanpaina hoztean jarrita, kopak urre pixkat batekin (ezkontzako eraztuna, ez dago besterik eta), bengala pare bat ... baita galtzontzilo gorria ere! Dena prest aurtengo nahiko kaxkarra izan den urte zaharra agurtzeko eta Urte Berriaren sarrera ospatzeko. Honi eskatuko diodan gauza bakarra da txarra ez izatea; horrekin konformatzen naiz.

A! eta besteentzat bakea, oparotasuna, maitasuna, dirua, osasuna, lana, zortea eta behar duzuena!

New Years Comments - http://www.newyearstext.com

.