AZKENENGO SAN JUANEKO UDARETXOAK
Argazkian ateratzen diren udaretxoekin konformatu egin beharko gara, zeren Zarautz inguruan zegoen basa-udareondo bakarra suntsitu egin baitute.
Hori bai delitua!, eta gainera Iñurritzako biotopo naturalean kokaturik zegoela kontutan izanik; are gehiago: kendu dute Diputazioak eta Udaletxeak bultzatzen duten “diseinuzko biotopo berria” – zeharo artifizala- eraikitzeko egiten ari diren obrengatik.
Ziur aski udareondoaren ordez proiektatutako diseinuari doakion “bertako landaretza” landatuko dute, biotopo berriarekin desegokia ez den zeozer.
Hori bai, kanaberadirik ez dute ipiniko, ez, (ba al dago kainaberak baino zerbait jatorrizkoago padura batean?), daudenak behin eta berriro mozten aritu izan direlako (kainaberak begitan hartu dituen norbait dagoela dirudi).Dena den udareondoa betirako galdu dugu.
Nire oroimenean geratuko da, baita ekainean atera nituen argazki gutxi batzuekin ere, justu geroago suertatu diren Iñurritzako azkenengo San Juaneko udaretxoak.
.



Zabaldu
del.icio.us
















