RAMMSTEIN
Duela lau urte geroztik RAMMSTEIN-en disko berririk gabe geunden zaleak, baina dagoeneko salgai dago; eta ez hori bakarrik, diskaren aurkezpena egiteko zuzeneko kontzertu-bira antolatu dute.

Duela lau urte geroztik RAMMSTEIN-en disko berririk gabe geunden zaleak, baina dagoeneko salgai dago; eta ez hori bakarrik, diskaren aurkezpena egiteko zuzeneko kontzertu-bira antolatu dute.

Noiz behinka nire zaletasunekin esperimenturen bat egiten dut, argazkiak, testuak edota olerkiak nahastea esate baterako. Hona hemen emaitza pare bat:
....... ....... .......
Aste honetan, gogokoan dudan artista baten obrak zuzenean ikusteko aukera izan dut: H.R.Giger.
Donostiako Kursaaleko Kubo erakusketa aretoan Giger-en lanen 60. hamarkadatik gaur egun arteko atzera begirakoa dago.
Paradixokoa dirudi arren, artista grafiko hau musikaren bitartez ezagutu nuen, Emerson, Lake & Palmer, rock sinfonikoko talde baten diskarako azala egin baitzuen; handik aurrera bere lanari jarraitu egin diot.

Orokorrean, jendeak zinerako egin zuen lana baten batengatik ezagutzen du, “Alien, zortzigarren bidaiaria” Ridley Scott-en pelikulako kreatura-munstroarengatik hain zuzen ere.
H.R. Giger gainera biomekanika-ren sortzailea da: bizi-ehunak, hezurrrak eta metalak sinbiosean fusionatzen ditu eta, aerografoa erabiliz (maisua da bere erabileran), liluragarriak diren izaki eta mundu fantastikoak sortzen ditu.
Erakusketa Erregeen egunerarte egongo denez, ziur beste behin edo gehiago pasatuko naizela handikan; luxua da Giger-en obrak ikustea, argazki eta liburuetan galtzen diren tono, kolore eta xehetasuak bertan ikusiz.
Enbata, egun sargoritsuetan sor daitezkeen haize boladak edota itsas olatuak handiaraziz iparraldetik datorren haize gogorra eta bortitzaren dela denok dakigu.
Baina “Enbata” horren gain ACT ligan parte hartzen duen Zarauzko traineruaren izena da, bere kolorea urdina, urdin iluna, izanik.
Ostegunean Donostiako Kontxako estropadetarako sailkapenekoan parte hartuko du beste Kantauriko 23 traineruekin batera, denak dauden zazpi plazen bila.
Aurten zaila daukagu, baina...
Gora Enbata!
.
Aste honetan Internetetik nabigazioa alde batera pixka bat utzita, nire portatilerako beta argazki digitalarekin erabili izan dut, batez ere Photoshop eta antzeko argazkien tratamendu eta erretokeko programekin.
Batzuk frogatuta neuzkan eta nola dabiltzan gutxi gorabehera banekien, baina oraingoan euren funtzioetan zerbait gehiago sartuta beraiekin zer egin daitekeen baieztatu izan dut: denetatik, egin daiteke denetatik!
Argazkizale huts bat, neu bezelakoa, beheko argazki-muntaia egiteko gai bada, ez dut pentsatu nahi argazkilari profesionalek programa potenteekin egin dezaketeena (eta egiten dutena).
Alabak ere bere argazkietatik aurpegiko granotxoak kentzen baditu ere, telebista eta aldizkarietako berrogeita hamar urtetik gorako sasi-ospetsuak horiek Photoshopetik pasa ondoren, lehen Jaunartzearen bezperan daudela iruditzeak ez nau batere harritzen.
Ai, denon eskura dagoen teknika digitala..!
A, nire fotoblog berria aurkezteko aprobetxatuko dut; bertan, argazki “normal” asko badaude baita nire argazki-muntaientzako txoko txiki bat ere.
.
Nire bizitzan bost aldiz bakarrik egon naiz zezen-plaza batean, eta guztietan musika kontzertuak ikusteko (Triana, The Corrs, Shakira, Korn eta Iron Maiden), beraz “festa nazionala” izenekoarekiko dudan grina argi dago: zezenketak, toreroak, belarri moztuak, abanikoak, eta abarrekoak, niri bost!
Hala ere, zezenen munduan badago zerbait, agian gauza bakarra, gustatzen zaidana: Iruñako Sanferminetako entzierroak.
Urtero, oporretan egonda ere, esnagailua jarriz, saitzen naiz ez galtzen ezta entzierro bat ere. Baina, hori bai, telebistatik! Entzierroak ikusteko angelu guztietatik eta zehatz niminoen modukoak ez dago hoberik: telebistako zuzenenezko emanaldiak. Eta hori Iruñean familia izanda, zeinek askotan sanferminetara joateko konbidatu izan bait gaitu, baina hainbeste jendetzarekin ez naute harrapatzen ezta “jarto de grifa-z” ere, lehen esaten genuen modura.
Batzutan –gutxitan- oporretako bidaian edo kanpoan egoteagatik, entzierro baten bat zuzenean galtzen dut (aurtengo gaztearen heriozko adarkadarena esate baterako), baina geroago diferituan ikusteko aukera geratzen zait, gauza bera ez izan arren.
Ez dakit nola esan, baina engantzatzen nauten zerbait badute sanferminetako entzierroek .
Badago gustoko dudan beste zezen mota bat: zezen suzkoak, baina egia esan, ez dakit zezen munduarekin lotzerik ba omen duten, edo, aitzitik, pirotekniarekin gehiago, zeren funtsean zezenik ez baitaude kartoizko kopiak polborazko tresneriekin baizik.
Orokorrean zezen bakarra izanik, gaueko herriko festetan maiz txinpartaz botatzen ibiltzen dira jendearen atzetik. Baina Donostiko Aste Nagusiko festaren barne, zezen suzkoek berezitasun bat dute: sei zezen ateratzen dira, sei, benetako entzierro bihurtuz. Bertan bai, zuzenean parte hartzen dut euren aurretik korrika eginez. Gozamen hutsa da!
.
Aspalditik, duela pare bat urte inguru, musika kontzertu bat entzuteko “sarraldi bikingoa” egin gabe nengoela. Azkenaldian Bartzelonara izan zen, baina oraingoan Madrilera izan da: kotxez 450 Km joateko, kontzertua, hotela, eta 450 Km itzultzeko. Sarraldi bikingoa tope!
Eta dena, zertarako? Ba, estatu mailan, NIN, Nine Inch Nails taldeak jotzen zuen despedidako kontzertua ikus-entzuteko (taldea betirako desegin egingo ote da, beraz ez zegoen galtzerik!) Hara, Madrilera!
Normalean sarraldi bikingo hauek bakarrik egiten ditut, baina honetan alabarekin joan naiz (kumetxoak ondo hezi egin behar dira eta) berari ere NIN gustatzen baitzaio, eta horrela atseginagoa izan da (kopiloto galanta gainera!)
Kontzertua:
Kokapena: La Riviera aretoa, Manzanaresen ondoan. Handikeriaz baina eskasa. Itogarria, beroa eta sargoritsua (jendeak zioen aire egokitua moztu egin zutela: badakizue, gero eta bero handiago, egarri gehiago eta kontsumizio eta edari erosteko premia gehiao, eta gainera pirata lapurren prezioetan: garagardo kaña bat 5,5 €!!!) Izerdi patsetan blai, ezta Razzmatazzen ere ez dut hainbeste izerdirik bota!
Nine Inch Nails: Zoragarria! Soinua oso ona, giroa beste hainbeste, abestiak primerakoak –espero nituenak eta gehiago, salbuespen bat izan ezik-, musikariak enroilatuak eta sasoian, kontzertua agian labur samarra nire gustorako (ordu bete eta berrogei minutu) eta errepikaldirik, bisik, gabe (honek moskeoa sortu zuen zaleen artean)… bi hitzetan: merezi zuen. Pozik eta gustora atera ginen!!!
Bitxikeriak: Ostatu hartu genuen hotelean beste hiru talde bikingoekin topatu ginen, gu bezela NIN-en kontzertua ikustera etorritakoak (aipatzeko andaluziarrak).
Beno, belak jasotzera eta hurrengo sarraldirarte.
Eskerrik asko Flickr-era kontzertuko argazkiak igo dituzten NIN-zale guztiei, post honetan dagoen fotomuntaia beraiei esker egina baitago.
.
Orain, udaran, oporretan, denbora gehiago izaten dugu normalean egiten ez ditugun gauzekin aritzeko. Horregatik aurkitu dudan jolas entretenigarri bat aurkeztuko dut: IQ PUZZLER izena du, eta funtsean PENTOMINOS izeneko jolasaren bariante bat besterik ez izan arren, bere fitxak bolatxoekin eginak izanik, betiko bi dimentsiotako buruhauskarrien gain, piramideak eginez hiru dimentsiotakoena ere aukera badauka.
Nire alabak oraindaino nire buruhauskarrien bildumatik pasa egiten zuen, baina jolas honekin engantxatu egin da eta hor dabil bera ere, jo ta ke, mailak gainditzen eta neri aurpegitik soluzioak muturraren aurretik pasatzen.
Gainera tamaina txikikoa da, poltsikokoa, eramangarria oso, bere kutxatxoa eta guztiz. Web orria badu ere! ( http://www.smart.be//en/products/puzzles-games/smartgames/SGLP101.)
Bakarka, nahiz taldeka denboraldi dibertigarria pasatzekoa!
A! eta merkea; modan dauden nintendo eta burua, neuronak, memoria, brain training eta sumsum cordako delako jolasak baina askoz merkeagoa!
.
E-mail bat jaso nuen esanez KORN taldearen kontzerturako erosita nuen sarrera Donostiko Anoetako Polikiroldegitik Oiartzungo Itzela diskotekara pasatzen zela. “Jo!, -pentsatu nuen- diskoteta batean! Sarrera gutxi saldu diren seinalea. Lau katu besterik ez gara egongo. Gainera, agur kiroldegiko gradeetako eserlekuen erosotasunari, zutik eta izerdi patsetan jendetzaren artean”.
Ia, ia kontzertura joateko gogoak kendu zitzaizkidan; sarreraren 44 €-ei uko egitekotan egon nintzen... baina joan egin nintzen eta ez naiz damutu.
Diskotekako aretoan, duela pare bat aste DVD-n ikusi nuen 2007an Alemanian 20.000 lagunen aurrean emandako KORN-en Rock Am Ring kontzertua gogoratuz, herri bateko diskoteka batean sartuta ehun gutxi batzuren aurrean musikari berberek zer pentsa zezaketeen nire buruari galdetu nion.
Ez dakit zer pentsatuko zuketeen baina bai zer egin zuten: kontzertu oso ona eman, euren abestiak zuzen joz eta oso animatuak euren zaleekin. Agian kontzertua, niretzako, nahiko motza izan zen (70-75 minutu, errepikapenak barne), baina soinu oso on batekin. Gainera, espero nituen deserosotasunik gabe; are gehiago, musikariak gertu-gertutik ikusirik.
Batzutan gauzak ondo ateratzen dira, artista “handien” kontzertu “txikian” izan arren.
.
Atzo “Hoy no me puedo levantar” musikala ikusten egon ginen. Bertan, 80garren hamarkadako Mecano taldearen abestirik famatuenak jasotzen dira.
Kritika zehatz mehatz hasi beharrean bi hitzetan esango dut: ikuskizun borobila!
Gomendioa: ahal izanez gero, ez galdu!