Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Saski-naski

ITSAS UDAZKENA

jokin 22/11/2008 @ 20:28

Udazkenak gure planetako latitude hauetan bizi garen izaki bizidunengan eragina du. Aldaketa klimatikoaren gain (euria, haizea…) tipikoa da landaretzaren aldaketekin lotzea, zuhaitzetako hosto erorketarekin, kolore berriekin, gorriak, horiak, marroiak...

Baina udazkenak ez du lehorretako izakiengan bakarrik eragina izaten, itsasoan ere badu, eta nabarmena. Arrantzaleek eta urpekariek egiaztatzen dituzte arrain eta itsas animalien migrazioak, lehorrean hegaztien bezelakoak esaterako. Zerbait antzekoa gertatzen da itsas “landaretza”-rekin: algak, goroldioak, likenak...kolorez aldatzen dira gorrixka, arre eta nabar bihurtuz.

Itsas udazkena, egiazkoa eta oharkabea, jendearen ondoan konturatu gabe pasatzen dena, baita itsasondoan bizi garenonentzat ere.


Itsas-udazkena

 

ESAERA ZAHARREN ESANAHIA

jokin 12/10/2008 @ 19:08

Gaztelaniaz oso ezaguna den esaera zahar bat badago: “ikusminak katua hil zuen (“la curiosidad mató al gato”). Beste bertsio batzuk ere badaude aditza aldatuta (jan, akatu,...) baina denok bere esanahia badakigu. Gaur, ordea, nondik dator, bere jatorrizko sorrera jakin izan dut.

Eguneroko ibilaldian nioala, katakume batekin topatu naiz. Ez naiz animaliekin aditua, baina, askoz jota,  egun bat besterik –ez baziren ordu batzuk- ez zeukan katutxoak. Ttiki-ttikia, beltza, balantzaka, ibilera traketsarekin, bere begi berde eta diztiratsuekin neri begira bazter batean  kikildu da sumatu nauenean. Orduan, esaera zaharra burura etorri zait katakumetxoaren etorkizun beltza ikusirik, katemea berarekin eramateko eta esnea emateko ez agertzekotan.

Atzera begiratu gabe, neure musika, hausnarketa eta kezkekin jarraitu dut. Zorte on, katutxo! Ikusmina eskarmentu bihur dadin eta berarekin bizi ahal zaitezken!

.

Esanak esan (1)

jokin 18/09/2008 @ 17:39

 Ezbaian nengoen esaldia blogean sartzeko, baina duda-mudan ez egotearren...

"Lehen zalantzan nengoen, baina orain ez nago hain ziur"

(Boscoe Pertwee, XVIII. mendeko idazlea)

.

OLINPIADAK DONOSTIAN

jokin 14/09/2008 @ 18:41

Aurten Bei Jing-eko Joku olinpiko-paralinpikoak ospatzen ari dira (ederki asko telebistatik ikusten ari garenez!). Joku hauek lau urtean behin egiten dira euren inguruan zirko mediatiko bat sortuz, baina hemen, Euskal Herrian, badugu urtero aukera olinpiadak egiteko, “Arraun Olinpiadak”, estropadetan hain zuzen: Donostiako Kontxako Bandera.

Aurten, 113. edizioan, 23 traineruk parte hartu dute klasifikatorietan, Kantauri bazter guztietatik etorriak Galiaziatik Hondarribiraiño, dauden zazpi plaza horietatik bat lortzeko. Gaur jokatu da Bandera, eta Castrok irabazi du.

Baina aurten zerbait berezia eta oso garrantzitsua gertatu da: lehendabiziko aldiz emakumeek Donostiako estropadetan parte hartu dute: Emakumezkoen I. Kontxako Bandera.


Regatas 1

Bi egunetan zehar eta itsaso zakarra izanik, emakumeek arraunean zer esanik badaukatela adierazi dute. Zortzi traineru, Kataluñako bi, Galiziako bat, Kantabriako bat eta lau euskaldunak Kontxako uretan aritu dira.


Regatas 2

Bandera Galiziako trainerukoek eraman dute, baina hori ez da garrantzitsuena, baizik eta Donostiako Kontxako estropadetan, “Arraun Olinpiadetan”,  emakumezkoek bere tokia lortu dutela eta!

Regatas 3

.

UDAKO ENTSALADAK

jokin 17/08/2008 @ 17:09

Orain, udaran, eguzkia eta beroa direla eta, bazkaltzeko zer, bada... entsaladak! Garaiko klimatologia gorriari aurre egiteko hoberena.

Barazkiak primeran daudela eta, aprobetxa ditzagun hamaika entsalada mota egiteko.

Gozo-gozoa zegoen adibide bat uzten dut hemen.

Entsalada

.

.