Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Saski-naski

HEZITZEN

jokin 18/10/2009 @ 18:19

Miguel, bostpasei urte. Gabriela, bi urte t’erdi. Aita, hogeitamagutxi urte. Tokia, merkataritza zentroko taberna-kafetegia.

Aita, Miguel eskutik eta Gabriela besoetan, tabernako makina txanpojalera hurbiltzen da, txanpon bat sartu eta jokatzen hasten da.

“Emaiok, Miguel!”, eta haurrak tekla sakatzen du. Zorte txarra, ez dago saririk.

Aita besoetan daraman neskatxoa makinara heltzeko makurtu egiten da. “Emaion, Gabriela!”, eta neskatilak hurrengo jokaldirako tekla sakatzen du.

“Emaiok, Miguel!”, eta mutilak berriro sakatzen du. Saririk gabe jarraitzen dute. Berriro makurtuz, “Emaion, Gabriela!”. Txanponjaleak tinko jarraitzen du. “Emaiok, Miguel!”, hurrengo jokaldia. “Itxoin, Miguel!”, makinaren argiak keinuka hasten dira bonusak, abanzeak edo auskalo zertan. “Emaiok, Miguel!”. Txanpon bat erori egin da sari-kutxatxora. Hurrengoa, “Emaion, Gabriela!”, “Emaiok, Miguel!”, “Emaiok, Miguel!, “Emaion, Gabriela!”...

Eta horrela behin eta berriz txanponaren kreditoa agortu arte. Beste txanpon berri bat bota eta jokatzera zikloa errepikatuz. Bost minutu pasa dira, eta bitartean dozena bat baino gehiago aldiz haurrak makinan apostatzen, jokatzen, tekla sakatzen egon dira. Familiaren irudi polita!

Gero kexatuko gara: gazteak eta alkohola, tabakoa, indarkeriak, ludopatiak... Haurrek ikusten dutena ikasten dute, baina hobeto ikasten dute irakasten bazaie.

“Emaiok, Miguel!, “Emaion, Gabriela!



tragaperras

.

BURUHAUSKARRI DIBERTIGARRIAK

jokin 04/07/2009 @ 18:54

Orain, udaran, oporretan, denbora gehiago izaten dugu normalean egiten ez ditugun gauzekin aritzeko. Horregatik aurkitu dudan jolas entretenigarri bat aurkeztuko dut: IQ PUZZLER izena du, eta funtsean PENTOMINOS izeneko jolasaren bariante bat besterik ez izan arren, bere fitxak bolatxoekin eginak izanik, betiko bi dimentsiotako buruhauskarrien gain, piramideak eginez hiru dimentsiotakoena ere aukera badauka.

Nire alabak oraindaino nire buruhauskarrien bildumatik pasa egiten zuen, baina jolas honekin engantxatu egin da eta hor dabil bera ere, jo ta ke, mailak gainditzen eta neri aurpegitik soluzioak muturraren aurretik pasatzen.

Gainera tamaina txikikoa da, poltsikokoa, eramangarria oso, bere kutxatxoa eta guztiz. Web orria badu ere! ( http://www.smart.be//en/products/puzzles-games/smartgames/SGLP101.)

Bakarka, nahiz taldeka denboraldi dibertigarria pasatzekoa!

A! eta merkea; modan dauden nintendo eta burua, neuronak, memoria, brain training eta sumsum cordako delako jolasak baina askoz merkeagoa!

IQ-Puzzler-eusk

.

ZIRKOKO ESKOLA

jokin 13/06/2009 @ 19:08

Neguaren amaieran, martxoaren aldera edo, zirkoa Zarautzetik pasa zenean arreta deitu zidan baina, nire blogerako agendan apuntatuta utzirik, gaia alde batean utzi nuen.

Horregatik, duela gutxi, Getxon oraingoan, “Circo Holiday”-rekin berriro topo egin nuenean, argazki pare bat ateratzearen gain, nire buruari bueltaka hasi nintzaion, zeren –deformazio profesionala edo- oso bitxia egiten baitzait zirkoko eskolaren ideia. Bistan dago zirkoan ere euren eskolari garrantzia handia ematen diotela gaineko toki batean jartzen dutelako.

Eskola horretan pentsatuz galdera asko pilatzen zaizkit: nor ote da andereñoa (ziur  emakumezkoa den eskola arrunteko %80-etan bezala), zein ordutegi eta egutegia dute, nola konpontzen da herriz-herri, hiriz-hiri ibiltzen den eskola mugikorrean, zer pentsatuko dute umeek gelako lehiotik astero paisaia aldatzen dela ikusterakoan..?

Hiri eta herriko umeei zirkora joaten direnean ilusioa begietan sumatzen zaie. Zirkoko eskolakoak, euren eguneroko animalien, musikaren, artisten, piztien eta zirkoko parafernalia guztien artean ¿zerekin ilusionatuko dira?

Zirkoko-eskola

.

DONE JAKUE BIDEA

jokin 30/05/2009 @ 19:15


Nork ez du ezagutzen Done Jakue Bidea? Hala ere, orokorrean, jendeak ez daki bide bat baino gehiago dagoela. Eta horietako bat, “Kostaldeko bidea” hain zuzen ere, hemendik, Zarautzetik pasatzen da.

Ohituraz ez da izan gehien erabiltzen direnetarikoa, baina azken bolada honetan gero eta erromes gehiagok erabiltzen duela baieztatu izan dut. Nire eguneroko Zarautz eta Getaria arteko ibilaldietan euren maskorrak motxilatik zintzilik maiz ikusten ditut, batez ere orain eguraldia onera egin duenean.

Behin baino gehiagoetan nire buruari galdetu egin diot zer izango ote den holako bidaia hastera bultzatzen duena: sinesmen erlijiokoak, hausnarketa pertsonala, barneko bilaketa, norberarekiko ereflexioa, bidaia alternatiboa, hastapenen bat... Bidea egin dutenek bi hitzetan laburtzen dute: “esperientzia bat”.

Ez dakit, baina Done Jakue bideak zerbait dauka, zeren mende askoren zehar mantentzearen gain egun goraldian baitago.



Done-Jakue-Bidea

.

NATURAREN INDARRA

jokin 23/05/2009 @ 19:53

Tronco en la arena

 

Post honetan dagoen argazkia ikusterakoan agian “Argazki ederra!” esan daiteke. Baina, gaur, ez ditut argazkiaren itxura grafikoa, konposaketa, enkoadrea, argia, eta abarrekoak komentatu nahi, Natura norainoko harrigarria izan daitekeen baizik.

Azaletik, itsasoak egiten duen bere eginkizunen bat dirudi: lehorretik, auskalo noiz eta nondik iritsitako zerbait hondartzara bota.

Baina zehatz-mehatz begiratzen badiogu hondarretan dagoen kresalak erretako sustrai gabeko enborrari, hosto berde berriak ernetzen ari zaizkiola ikus dezakegu!

detalle de Tronco en la arena

Udaberria?, biziraupenaren grina?, biziaren energia? Naturaren indarra!

Hori ikusterakoan nigana Antonio Machado poetaren bertsoak burura etorri zitzaizkidan:

 

Al olmo viejo hendido por el rayo

y en su mitad podrido,

con las lluvias de abril y el sol de mayo,

algunas hojas verdes le han salido.


Eta Joan Manuel Serrat-ek kantua ixilean abesten Malekoitik joan nintzen.

 



 

.

KATUAREN JOLASA

jokin 19/03/2009 @ 18:45

San José egunaren zubia dela eta, Internet eta ordenagailua gozatzeko denbora gehiago izango dugulakoan, lagun baten blogean ikusi nuen denbora pixkat pasatzeko jolas erraz eta atsegin bat hemen uzten dut.

Jolasa katua puntu ilunez inguratuta lagatzean datza. Hasiera batean katuak beti ihes egiten du, baina praktika eta logika apur batekin harrapatzen duzu. Animo!


Juego del gato 2

BLOGEKO EZUSTEKOAK

jokin 01/03/2009 @ 20:58

Blog bat idazten hasten denean inork ez daki zer aurkituko duen; publikoki bizipen pertsonal batzuk konpartitzera doala besterik ez daki. Agian, weben argitaratzen ari den hori, jende askori irits daitekeela susmoa du, baina zein nolako eragina izan dezakeenaz ez du antzematen.

Normalean, denbora pasa eta, norberaren blogaren inguruan beste blogari batzuekin harremanetan hasia dago. Denok besteen blogak bisitatzen ditugu, elkarri iruzkinak egiten dizkiogu, besteen gorabeherak jarraitzen ditugu... interneteko laguntasun moduko antzera eginik.

Baina nola gure bloga irekita dago Interneteko erabiltzaile guztiei batzutan uztekabeak izaten dira; batzutan onak, beste batzutan txarrak eta beste batzutan... uztekabeak, soilik.

1.- Ezustekoa, “La Sexta” telebistatik zure blogeko sarrera bat dela eta, kolaborazioaren eskaera jasotzen duzunean.

2.- Ezustekoa, gaztetxo batzuk (hegoameriketarrak, antza) zure sarrera bateen iruzkinen gunea euren harremanetarako erabiltzen dutela ikustean.

3.- Ezustekoa, publizitate agentzi batek GARA egunkarirako prestatzen ari den gehigarri batentzat zure blogeko argazki bat erabiltzeko baimena eskatzekoan.

4.- Ezustekoa, Zarautzen egiten ari den web orri ofizial batentzako, argazki atalean, zure kolaborazioa eskatzen dizutenean.

5.- Ezusteko hunkigarria jakitean zure eskolan, zeuk bultzatutako gelako blog batean, guraso batek urrunetik idazten duela esanez blog hori dela bere alaba eskolan zer egiten duen jakiteko duen era bakarra (familiako arazoak direla eta).

Blogeko ezustekoak..., nork daki hurrengoa zein izango den! Nola? Noiz? Auskalo!... Sorpresa!

.

2 GURPIL

jokin 17/01/2009 @ 19:54


Igande eta jai egunetan, batez ere eguraldi ona egiten duenean eta trafikoaren jeitsiera  aprobetxatuz, kostaldeko errepidea (N-634, Donostia-Zarautz-Getaria-Zumaia) bi gurpilen zaleen pista bihurtzen da.

Alde batetik, errepidea euren neurrira egina den zirkuito bat dela pentsatzen dutena eta munduko txapelketan – Jerezen bezela- ibiltzen diren pilotoak emulatzen saiatzen direnak aurki ditzakegu. Hauek, ikusi baino lehen entzun egiten dira; kilometro bat baino urrunetik somatzen dira, gero ziztu bizian pasatzen ikusteko, euren larruzko koloredun jantziekin motor zaratatsuen gainean etzanda, eta ibiltarien haserreak sortaraziz, “nora ote doa hori!”, “hil egingo da!”...


Motos N-634

Motero N-634

Badago beste errepide eta motorraren erabiltzaile mota bat: moteroak. Orokorrean talde kopurutsuetan, larruzko beltzez jantzirik, lasaiak, motorren kurrunka leunarekin; paisaiaz eta errepideaz gozatzen; pelikuletako Harley klixearena.

N-634 errepidea erabiltzen duen beste multzo handi bat dago: txirrindulariena.

Baina horiek blogen aparteko sarrera merezi dute.

 

OPARIAK

jokin 27/12/2008 @ 20:35

KUTXA logo

Krisia dela eta, gero eta gutxiago egon arren, gabonetako garai hauetan enpresek euren langile edota bezeroei opariak banatzea (loteria, otarrak...) ohitura izaten da. Nire enpresa  Administrazio Publikoa denez nik ez dakit zer den hori. Baina ez dut horretaz hitzegin nahi, oparien hartzailetaz baizik.

Duela aste pare bat edo, egunkarian Kutxak urari buruzko liburu bat argitaratu zuela irakurri nuen, eta bere asmoa zela bezero hobespenei oparitzea. Hor hasi ziren nire burutazioak: Zer demontre izango da Kutxarentzako bezero hobespen bat?, eurekin 50 urte baino gehiago daramazkigunok? Txiki-txikitatik auskalo nondik atarata amonak xoxak banan bana ikasketak egiteko kartillan sartzen zizkigunenok?, gure lehenego soldatak sartu kontu korronte berri batean, non geroago etxeko hipoteka eta hamaika bat maileguei aurre egiteko gure nomina domiziliatu izan behar genuenok?, ohituari jarraituz gure seme-alabak jaio zirenetik Kutxako bezero berriak egin ditugunok?,  dagoeneko daukagun gutxi hori bere produktu finantzieroetan gordeta edo inbertituta daukagunok?... ala, 200 miloi edo gehiago kontu korrontean duen batek?

Ez dut Kutxatik libururik jaso. Ez naiz bezero berezi bat izango.

.

GABONETAKO LOTERIA

jokin 07/12/2008 @ 18:44

Joan zen urtean nire beste blog batean hasi nintzen Gabonetako loteriako partaidetzak banatzen, eta hemen ez naiz gutxiago izango, beraz blogaren sarrera honetan iruzkin bat uzten dutenentzat behean ikusten den dezimoaren partaidetzak badaude.

Epea abenduaren 21a arte irekita egondo da. Animo, eta zorte on!



Loteria 08

.