Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Pertsonalak

AC/CD SARREREN SALMENTA

jokin 30/11/2008 @ 19:19



Black Ice portada

“Guinnesseko Recorden  Liburua”-n agertzeko modukoa: 16.300 sarrera salduta bi ordutan!!!

AC/DC rock taldeak Barakaldon, hurrengo 2009ko apirilaren 4an, emango duen kontzerturako sarrerak hain zuzen, eta guztira bakarrik bi ordutan. Badago zerbait koadratzen ez zaidana, ez esateagatik susmo txar bat hartzen diodala. Zeren, arin-arin, Interneten eskeintzen diren bi sarrerak erosteko bataz besteko bi minutu behar badira, nire kalkuloak horixe baitira:

16.300/2= 8.150 sarrera bikoitzeko salmentak.

8.150 salmenta x bi minutu = 16.300 minutu.

16.300 minutu = 271’6 ordu... bi ordutan bildurik!!! Nola egingo dute? Badakit teknologiak lagundu egiten duela, baina ....!!!

Beno, sarrerarik gabe gelditu direnentzat (neu barne) AD/CD-ren “Black ice” azken diskako musika pixka bat.

Eta web- pataleo gisa, disko osoa “for the face” deskargatzeko helbide bat:

http://www.megaupload.com/?d=H8D3AKWY



 

 

.

ZIRKULAZIOZKO KOLAPSOAK

jokin 17/11/2008 @ 15:21

benito lertxundi itsas ulu zoliaAzaroaren 14an zen eguna. Aurreko beste behin batean berdin ez gertatzeko, Internetetik duela hiru hilabete sarrerak hartuta geneuzkan. Donostiako Kursaalen Benito Lertxundik bere “Itsas ulu zolia” diska berria aurkezteko emango zuen kontzerturako sarrerak. Erabili gabe bazterturik geratu diren sarrerak hain zuzen.

Denboraz atera ginen Donostira lasai iristeko eta kontzertura sartu baino lehen pintxo  bat hartzeko, baina Zarauzko irteera iristerakoan Ertzantzaren patruiletako argi urdinek, N-634an gelditutako kotxe ilararen argi gorriek eta A-8 autopistako irteeraren biribilgunean zegoen ataskuak ez ziguten itxura onik eman.

Trafikoa “erregulatzen” zuen ertzain batenganaino iritsi ginenean, autopistan propanoko kamioi batek izandako istripuarengatik A-8 erabat itxita zegoela jakinarazi zigun baita trafiko osoa N-634-runtz desbiraturik zegoela, zein jadanik kolapsatuta baitzegoen (horretaz jakinaren gainean geunden zegoeneko).

Ordu laurden bat gehiago Zarauzko irteerako errontondara buelta emateko eta etxera, zeren ezinezkoa zen Donostira kontzertuko ordura iristeko (ezta trenez ere ordutegirengatik)

Beraz, hurrengora arte, behintzat holako beste kolapsorik ez badigu eragozten (eguraldi txarra izatekotan bataz besteko asteko behin izaten baitira).



Kolapsoa

.

FRIKIARENA (beste bat)

jokin 26/10/2008 @ 18:35

StarWars-1-eusk

“Jo, aita, ze friki zaren!” esaldia nire alaba Ilargiren ahotan entzuten ohituta nago.

Egia esan, bere ikuspuntutik dauzkadan zaletasunak arraroak, bitxiak, “frikiak” bere hitzetan izan daitezke. Adibidea: urtero bezala, udazkenean, faszikuloen bildumak iristen zaizkigu; aurten holako batean “amua irentsi dut”, STAR WARS-eko ibilgailu eta espaziontziena hain zuzen ere; eske ezin izan dut saihestu: bilduma honetako miniaturek (hain zehatzak eta errealistak) liluratzen naute, eta gainera, Galaxietako Gerrarenak baldin badira... zer esanik ez! Horregatik, etxera iritsi orduko horietako batekin ez dago besterik: “Aita, friki!”.

Dena den, bilduma honekin ez naiz bosgarren aletik aurrera joango (agian beste baten bat edo noizbait erosiko dut) zeren nire arazo haudiena espazioarena baita (eta ez izarretakoa hain zuzen ere) eta etxekoandreak etxea nire trasteekin betetzen ezin dudala jarraitu abisatuta naukala; gainera kontutan izanik esku arinekoa dela “gauza erabilezinak” botatzen...

Indarrak lagundu nazan!!!


StarWars-2-eusk

TRUMOIEN HOTSAK

jokin 06/09/2008 @ 18:14

Getaritik nire eguneroko martxako ibilialdian nentorrela, musika entzuteko eramaten dudan mp3-ko bateria agortu denean “kauen zotz!” bat atera zait. Kaskuak kendu ditut eta, itsasertzeko harkaitzen kontra jotzen zuten olatuen soinuaren gainetik, itsasoan sortzen ari zen ekaitzaren trumoien hotsak entzun ditut.

Aldameneko errepidearen trafikoaren zaratak kenduta, aldaketarekin irabazten atera naizela uste dut: naturaren musika, itsaso eta trumoiena!


Ekaitza-1

.

IPURTARGIAK

jokin 30/08/2008 @ 18:55

Luciérnagas-2

“Ezusteko anplifikatutako hitzaren hotsak ikaraldia sortuz mugiarazi egin zion. Antzinako Oroitzapenen Kudatzailea altxatu zen eta, oraindik erdi leloturik arestian hitzaren hotsarengatik, bere atzealdean zegoen artxibo itzel eta  zabalerantz abiatu zen. Ez zegoen oso argia; zertarako, oso gutxitan erabiltzen zen eta. Ezkerretara jo zituen bere pausuak Egileak bere bizitzaren zehar sortutako fitxak gordetzen ziren kajoiez betetako apalategietaruntz. Momentu hartan interesatzen zitzaion fitxa jadanik bistan zegoen behekaldeko irekitako kajoi batetik erdi aterata. Kontu handiz behatzen artean hartu zuen fitxa eta, presarik gabe, bere lanpostuko mahaira itzuli zen. Kudeatzaileak zirrikituan sartu zuen eta, Egilearen sare neuronala zeharkatuko lukeen inpultsu elektriko berri  batek deskargatzen zuen botoia sakatu zuen.”

Bitxia da. Noiz edo noiz, hitzeren batek sortarazi egiten dizkigu ahantzirik geneuzkan sentimendu, oroitzapen edo emozioak. Lehengo egunean zerbait antzekoa gertatu zitzaidan. Perez Reverte-ren “El pintor de batallas” irakurtzen ari nintzela, protagonista kontatzen zuen narrazioaren artean hitz bat agertu zen, zeinek astindu egin ninduen  era desberdinez ekinaraziz. Alde batera liburua utzirik, une hartan sortzen ari zen efektuari bueltaka hasi nintzen.

Alde batetik, nigan gertatzen ari zena idatzita azaltzeko premia sortu zitzaidan eta horrela, mikro-idazkia itzuraz emanez, goiko sarrera egin nuen.

Bestaldetik, nire barneko oroitzepenetara bultzatuta ikusi nuen nire burua. Iraganaruntz. Eta dena hitz sume batengatik: “ipurtargiak”.

Luciérnagas-1Denok ezagutzen ditugu: iluntasunean argia sortzeko ahalmena duten intsektuak. Ezagutu bai, baina, benetan ikusi? Neuk behin bakarrik neure bizitzan. Eta ez naiz kaletar hutsa.

Duela hogeitapiko urte izan zen hain zuzen ere, Zarautzera bizitzera etorri berria nintzelarik. Garai hartan nire etxe aurrean, egun auzo berri handi bat, kale zabala eta aparkalekua dauden tokian baserri pare bat eta lursail zabala zegoen, noiz baratze noiz larre bihurturik. Etxe pare-perean bazegoen ere erreka bat (aspaldian padura zegoen oroigarri) eta bere inguruko kainabera, zume eta sasien artean batzutan ikus zitezkeen animaliak: paseko hegaztiak, denboraldikoak, arrain batzuk, txitxiburduntziak, igelak (hauek ikusi baino, entzun egiten ziren), tximeletak..., eta behin, ipurtargiak.

Egia esan, ez zen behin bakarrik izan, baizik eta udako hiruzpalau gau beroetan jarraian. Ipurtargi haietako pare bat etxeko balkoian pausatu ziren ere gertu-gertutik ikusteko aukera emanez. Gero desagertu egin ziren. Ez dakit zergatik, agian euren bizi-zikloarengatik, eguraldiaren aldaketarengatik…auskalo!

Ez dut inoiz gehiago ipurtargirik ikusi.

.

AGURRA

jokin 10/08/2008 @ 17:00

Ba zen garaia blog bat euskeraz edukitzeko. Horregatik, hemen jokin-ikt blogean erderaz idazten dudanaren euskerazko bertsioa egongo da. Eta zerbait gehiago ere. Ziur!