Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Pertsonalak

BIRUS EGOILEA

jokin 27/02/2010 @ 19:47

Izenburu honekin ez dut izendatu nahi ordenagailura sartzen diren birus ezabaezinak; behin eta berriz sistema eragilea abiarazten denean berriro formateatu arte bertan topatzen duzun horietakoak. Ez, EPSTEIN-BARR birusaz hitzegiten ari naiz. Birus hori urteberri egunean sartu zitzaidan eta gaur arte harreman sendoak izan ditugu, zeren egunero-egunero kalenturaren dezima batzuk sortarazten dizkit.

Sendagileak dio tratamendu berezirik ez dagolela, eta  nire gorputzak  birusa kontrolatzeko antigorputzak sortu arte hortik ibiliko dela lata emanez. Gero hor geratuko da, geldoa baina egoilea.

Virus

 

 

Eskolan harpa jotzen didate “birus egoile”-aren leloarekin, kontutan izanik egun osoa ordenagailuen artean ibiliz, nire lana eskolako informatikaria izatea dela eta.

 

 

.

NEGUKO LOOK BERRIA

jokin 31/01/2010 @ 21:11

Hozbera ez izan arren, azkenean ordua iritsi zait. Gaia atzeratzen egon naiz, baina negu  hotz honetan amore eman behar izan dut eta txapela jantzi.

Goikaldetik ilea hasi da mehatzen eta buruko azalak denboraldiko tenperatura bajuak nabarmen sentitzen ditu. Beraz, txapela janztera!

Joan zer urtetik bat erosita neukan, oraindik erabili gabe baina, eta gainera Olentzerok beste bat ekarri dit, horregatik hemendik aurrera, hotza egiten duen bitartean, nire neguko look berria apain jantziaz ibiliko naiz.


Gorras

.

EGUBERRI ON !

jokin 20/12/2009 @ 20:02


Christmas Text - http://www.christmastext.com

GABONETAKO LOTERIA (2)

jokin 13/12/2009 @ 18:55


Aurten ere Gabonetako Loteriako partaidetzak banatzen jarraitzen dut. Beraz, behean ikusten den dezimoan “el Gordo”-a tokatzen bada, blogaren sarrera honetan iruzkin bat uzten dutenentzat “saritxoa” badago.

Animo!, epea abenduaren 21a arte irekita egondo da!

Lotería 09

AMETSA

jokin 22/11/2009 @ 19:10

Joan zen ikasturtean IKAS KOMUNITATEetara eramango gaituen prozesua lantzen hasi ginen: eskolako inguruko gizarte agente guztiek( familia, senide, irakasle, auzolagun, ikasle ohi, jubilatu, borondezko...) gure ikasleen hezkuntzan parte hartzen dute euren arrakasta helburua izango delarik.

Informazioa jaso eta formakuntzan lehen urratsak eman ondoren, aurten praktikarekin hasi gara, eta azkenengo bi asteetan zehar Ametsa fasea egin dugu: denok, haur hezkuntzatik herriko goiko punturaino, gure ametsak bidaltzeko aukera izan dugu.

Bitartean, IKT Dinamizatzailea izanez, blog bat sortu dut; bertan egin diren jarduerak eta jasotako amets batzuk ikus daitezke besteak beste.

Ametsarena zerbait irekia dela eta, eskolan interesaturik daudenentzako behean esteka bat utzi dut, ea norbait animatzen den eta bere ametsaren bat bidaltzen digun!

 


AMETSA

INTERNET ETA ESKOLA ZARAUTZEN

jokin 01/11/2009 @ 19:06

Liatu ninduten – edo ni liatzen utzi nien- eta azkenengo hamar egunetan hemen, Zarautzen lau egunean zehar, Internet eta Eskola gaiari buruzko proiektuaren zati batean sartuta ibili naiz. Lehen Hezkuntzan aurtengo ikasturtean bosgarren mailan ezarriko den gela digitalaren aurkezpenean partu hartu dut hain zuzen ere.


Horrek nire denbora libre guztia (libre!, je, je!) eraman dit eta ezin izan dut ezer prestatu blogerako, beraz post honetan esteka pare bat besterik ez dut jarriko: Jardueretan egin den guztia jasotzen duen web orriarena eta hemendik pasatutako ikasleekin egin ditugun jardueren blogarena.


ieskola


blog ieskola

USAINAK ETA HIZTEGIA

jokin 11/10/2009 @ 19:28

Gure buruan aspaldian gordeta zeuden uneak berpiztuz, antzinako oroitzapenak gordetzen dituen kutxako tapa ireki dezaketeen usainak badaude.

Nire kasuan, usainik oroitarazleetarikoenen bat galipotarena da. Nire herrira, Errenderira, 60garren hamarkadaren hasierara eramaten nau. Garai hartan errepideetako asfaltatze lanak guretzako, ume mukizuentzako, izugarriak eta harrigarriak ziren. Usainak, soinuak, irudiak... dena berria zen eta gainera zerbait berezia esperimentatzeko (ai!, zenbat zapatila eta arropa beltzez zikinduta; zenbat amaren errietak!)

Gainera gure haur-hiztegian eragina zuten: “jenerala” hitza N-1 Madrid-Irún errepidea adierazteko, edota  gure inguruneko hizkuntza desberdinen nahasketa bat egina (erdera-euskera-frantsesa) “galipot”  edo “zanpakaminoak”  hitzek erabilera anitza zeukaten gure artean.

Gaur egun ere, noizbait, turista despistatu batek ondartzaz edo Arguiñanoz galdetzen didanean, “jenerala” hitza ateratzen zait Zarautzetik pasa den N-634 errepide nagusia adierazteko.

A, eta Zarautzen egun, lorategi batean, apainketa moduan, “zanpakaminos” bat dadugu. Beitu argazkia!

 

Zampacaminos

.

.

GOZAMENAK 2.0

jokin 04/10/2009 @ 18:44

Internet 2.0 kontzeptupean dagoen filosofiaz Sarean parte hartzen dugun asko gara, hots, Internetek eskeintzen dituen baliabide guztiak erabiltzea inguru partehartzaile eta kolaboratzaile baterantz zuzenduta.

Sareko onurak eta abantailak soilik erabiltzen dutenen gain, badago beste erabiltzaile talde bat: “edukin sortzaileak” deritzonak; hauek euren blog, fotolog, wiki, eta abarren bitartez Sarean ekarpen berriak  sortzen dituzte. Neuk azken horien artean nire burua jotzen dut.

Batzutan, gure “lan sortzaileak” iruzkinetan, esteketan, aipamenetan... direla medio haintzat hartzen dira eta poz handiz hartzen dugu (nik behintzat!)

Adibidea: Nire fotologeko eskulturei buruzko Flickr-en neuzkan argazkiak Zarauzko web orri berri batean erabilita ikustea.

Web orria nolakoa den, edota argazkiak non dauden, edo zehaztasun gehiago ematea baino, hobe da web orrian sartzea eta nabigatzea.

Gainera datorren asteburuan hiru egun jai izanik, agian norbait animatzen da, eta zer aurki dezakeen ikusita, hona dator gu bisitatzera.

Web-eko helbidea eta kaptura estekarekin behean daude.

 



GureZarautz eusk

 

http://www.gurezarautz.net/kultura_eta_natura

.

SWANSEA

jokin 20/09/2009 @ 19:04

“- Nora? Suansi-ra; non dago hori?

  - Swansea, aita, Gales-en, Inglaterran.

- A!, Inglaterran...”

Hauxe izango zen –gutxi gorabehera- Swansea izena entzun nuen lehendabiziko aldiaren hitzez hitzezko transkripzioa. Eta bere atzetik zekarrena: ERASMUS programa, ingeleseko unibertsitate bat eta egonaldi luzea atzerrian. Dena den alaba prest zegoen guztietarako.

Nola aldatzen diren garaiak!

Geure ikasketa aroan atzerriko unibertsitate batera bidaiatzea guretzako pentsaezina zen; dirua zuten gutxi batzuk besterik ez ziren joaten (jauntxuen seme-alabak). Gaur egun, ordea, edozein gaztek -berdin du bere jatorri ekonomikoa- eskura du holakoa egitea. Beka gehiago dago (gure kasuan Eusko Jaurlaritza eta KUTXArena lortu ditugu, 1.500 € inguru guztira, ez da asko, baina tira!); horrez gain, gerrikoa estutuz (emazteak dio produku zurien erregina izendatuko dutela) eta krisia baina lehenagoko aurrezki txiki batzuk direla medio lagundurik, gure alaba Ilargi ERASMUSen, Swansea-ko Unibertsitatean matrikulatuta dago.



Swansea University

 

Universidad de Swansea, Inglaterra

.

ZEZENAK

jokin 15/08/2009 @ 18:21

Nire bizitzan bost aldiz bakarrik egon naiz zezen-plaza batean, eta guztietan musika kontzertuak ikusteko (Triana, The Corrs, Shakira, Korn eta Iron Maiden), beraz “festa nazionala” izenekoarekiko dudan grina argi dago: zezenketak, toreroak, belarri moztuak, abanikoak, eta abarrekoak, niri bost!

Hala ere, zezenen munduan badago zerbait, agian gauza bakarra, gustatzen zaidana: Iruñako Sanferminetako entzierroak.

Encierro

Urtero, oporretan egonda ere, esnagailua jarriz, saitzen naiz ez galtzen ezta entzierro bat ere. Baina, hori bai, telebistatik! Entzierroak ikusteko angelu guztietatik eta zehatz niminoen modukoak ez dago hoberik: telebistako zuzenenezko emanaldiak. Eta hori Iruñean familia izanda, zeinek askotan sanferminetara joateko konbidatu izan bait gaitu, baina  hainbeste jendetzarekin ez naute harrapatzen ezta “jarto de grifa-z” ere, lehen esaten genuen modura.

 

Batzutan –gutxitan- oporretako bidaian edo kanpoan egoteagatik, entzierro baten bat zuzenean galtzen dut (aurtengo gaztearen heriozko adarkadarena esate baterako), baina geroago diferituan ikusteko aukera geratzen zait, gauza bera ez izan arren.

Ez dakit nola esan, baina engantzatzen nauten zerbait badute sanferminetako entzierroek .

Badago gustoko dudan beste zezen mota bat: zezen suzkoak,  baina egia esan, ez dakit zezen munduarekin lotzerik ba omen duten, edo, aitzitik, pirotekniarekin gehiago, zeren funtsean zezenik ez baitaude kartoizko kopiak polborazko tresneriekin baizik.

Orokorrean zezen bakarra izanik, gaueko herriko festetan maiz txinpartaz botatzen ibiltzen dira jendearen atzetik. Baina Donostiko Aste Nagusiko festaren barne, zezen suzkoek berezitasun bat dute: sei zezen ateratzen dira, sei, benetako entzierro bihurtuz. Bertan bai, zuzenean parte hartzen dut euren aurretik korrika eginez. Gozamen hutsa da! 



Zezen-suzkoak-eusk

.