Zeruak eskeintzen dizkigun forma eta kolore desberdinak harrigarriak dira.
Deigarria denean etxeko balkoitik argazkiak ateratzea gustatzen zait, batez ere arratsaldean, iluntzean, zeruko koloreek kontraste handia sortzen dutenean “hiri-ertza”-rekin (neuk asmatutako izena nire etxe aurrean dauden eraikinek sortutako lerroa adierazteko).
Emaitzak, errepikaezinen gain, ikusgarriaK izaten dira. Adibide batzuk:
Ibiltzera joaten naizenean argazki kamara eramateak irudi bitxiak ateratzeko aukera ematen didala noizbait komentatu dut, post honetan dagoen bezalakoa, hain zuzen.
Agian, inork pentsa dezake:“Zer du arraroa lertxuntxo baten argazkiak?”…bada, arraroa ez da zer, baizik non eta noiz dago aterata: Zarautzeko hondartzan, itsasertzeko ibilbidetik eta N-634 errepidetik 20 metrotara, eta abenduaren amaieran.
Hegaztia identifikatzeko kontsultatu dudan enziklopedia batean jartzen duen arabera lertxuntxo txikiak (egretta garzetta) mediterraneoko kostaldean, Espainiatik Greziaraino, neguko bizilekua izaten du, beraz hemen Kantauri aldean ikustea, eta gainera hirigunean, harrigarria da. Behar bada, azken boladan ditugun hego-haize horiek zerikusirik izan dute. Dena den, bitxia, ezta?
Kanpai-danbadekin batera mahats aleak jandak geneuzkan, beraz minutu bat besterik ez zen pasa eta urte berria ospatzeko kaba botilatxoa prest genuela, orduan … Sorpresa!!!
“Eta alanbretxoa?, nola demontre irekitzen da hau?, baina…HARIZTATUA!” Kaba botila bateko tapoia hariztatua!!! Harrigarria!
Tapoiaren itxura kortxoarena izan ere, non geratzen da “plop”hori,botila irekitzerakoan sorteen den soinu alai, bat-batekoa, jai giroko hori?
Kabak ona izaten jarraituko du, baina oraingo “fisss” horrek, topa egitera baino, dadirudi ardoa edatera besterik ez gaituela bultzatuko.
Kaba botilak irekitzeko tapoia hariztatua askoz errazago izango da, baina
Gabonzaharra, abenduak 31, gaur “Ilargi Urdina” daukagu.
Gaua oskarbia bada, oso gutxitan ikusten den fenomenoaz gozatzeko aukera izango dugu: ilargi betea ikustea, baina berezia, “Ilargi Urdina”.
Horrela deitzen baitzaio hilabete berean ateratzen den bigarren ilargi beteari. Ilargi bete batetik bestera 29,5 eguneko epea denez, oso-oso arraroa ez izan arren, ez da gertakizun ohizkoa. Hori dela eta, “Ilargi Urdina” izateko bi urte t’erdi pasa behar da gutxi gora behera, beraz ulergarria da ingelerazko esaera zaharra “One in the Blue Moon” (Ilargi Urdinaren behin, “de pascuas a Ramos” erderaz)
Ezin badugu gaur ikusi (eta gaurko eguraldiarekin larri ibiliko gara) jakin hurrengo “Ilargi Urdina” 2012ko abuztuan izango dela, eta hurrengoa 2015eko uztailan.
(Diario Vasco-n argitaratutako Félix Ares-en “Blue Moon/Luna Azul” artikulutik lortutako informazioa)
Ikuskizun harrigarria izango dela inork ez du zalantzan jartzen, baina hamar hilabete falta dira Donostian U2-ren “360º Tour”-eko kontzertua izateko (2010ko irailaren 26an, hain zuzen ere) eta, jadanik, bi ordutan, sarreren % 80asalduta dago, 35.000 sarrera inguru.
Nik pare bat lortu dut. Ea ez da ezer gertartzen eta denak, musikariak barne, kontzerturaino iristen garen.
Kontzertuarenak horrela jarraituz gero, batek daki non bukatuko garen: urte batzuk aldez aurretik sarrerak erosten edo…auskalo! Ikusiko dugu!
Gizakiek egun bereziak goxokiekin ospatzen ditugu. Goxoki mota desberdin bat dugu une bakoitzarentzat, eta gauza asko ospatzen ditugunez goxoki pila daude.
Duela gutxi “santuen hezurtxoak” pasatuta, toki guztietan gabonak ospatzeko turroiak eta mazapanak edozein tokitan ikus ditzakegu.
Baina aurten, zerbait berriak arreta deitu dit, “Olentzeroren txapela” hain zuzen ere. Tolosako Gorrotxategi gozogile maisuaren web orrian dion arabera “Olentzeroren txapelaren kopia da, esne-txokolatez eskuz eginda, belusatuaren itxuraz eta karamelu karraskatsuaz betea” da goxoki berri hau. Diseinu galanta!
Olentzeroren kapoiak, arrautzak eta ardoa gabon gaua hasteko, baina bukatzeko... bere txokolatezko txapela!
Hondartzako denboraldiaren amaiera hurbiltzen ari da. Horrek hondarrretatik toldoak, aulkiak, etzaulki eta abarren bilketa dakarkigu, baina baita Gurutze Gorriak egiten dituen jarduerenena ere.
Bainulariekiko dituen betiko sorospen eta prebentzioaren lanaren gain, Zarauzko Gurutze Gorriak gizarte funtzio bat betetzen du: elbarriak edo ezinduak diren pertsonak bainatzen ahalbideratzea.
Joan zen urtean blogean komentatzen nuen zeintzuk ziren erabiltzen dituzten tresna bereziak (ikusi “Sorosleak baiñeruak”) baina aurten berrikuntza bat izan dute: bainu-makuluak.
Gustora ibili dira mugitzeko arazoak dituzten asko eta asko; benetan arrakastatsua izan da euren erabilera.
Daukagun krisitik ateratzeko denok zerbait egitea ondo dago, nahiz eta proposamen edota ekintza horiek xumeak izan (ea goiko jauntxuak, boterea eta dirua dutenak animatzen diren ere!).
Adibidea post honetan dagoen argazkian aurki dezakegu. Lanzaroten aterata dago eta atzerritarrentzat zuzendua dirudi (kartelaren beste aldean alemanez idatzita zegoen); agian beraiek guk baino gehiago jasatzen dute krisia, auskalo!
Dena den, ondo begiratzen badugu, prezioak ez dira oso merkeak hain zuzen ere. Agian horrela krisiari aurre egingo dioten bakarrak txiringitokoak izan daitezke, propaganda horrekin euren mahaietara “Special anti-crisi menu”-a dastatzera bezeroak erakartzen baldin badituzte behintzat.
Madriletik NIN-en kontzertutik gentozela zerbait antzekoa, baino askoz merkeagoa Briviescako restopean topatu genuen, “sea listo” izeneko menua: letxuga, tomate, gazta eta Yorkeko bokadilo ederra, txip patata frijituak, txokolate tarta puxketa eta 400 zl-ko freskagarria, dena 5 €tan! Ederki!
Udaletxeko Parke eta Lorategi zerbitzuaren arduradunaren bati txalupak apaingarri gisa lorategietan oso ondo geratzen direla esan omen zioten. Ideia gustatu zitzaion eta ekiteari eman zion.
Baina ez omen zioten ondo azaldu kokatzeko garaian txalupa eta lorategiaren arteko proportzioarena; hori edo nahastu egin zituen lorategi-loreontzi kontzeptuak.
Emaitza, argazkiarena: txalupa itzela loreontzi batean ala loreontzi nimiñoa txalupa batekin. Proportzio arazoak!
Post honetan dagoen argazkia ikusterakoan agian “Argazki ederra!” esan daiteke. Baina, gaur, ez ditut argazkiaren itxura grafikoa, konposaketa, enkoadrea, argia, eta abarrekoak komentatu nahi, Natura norainoko harrigarria izan daitekeen baizik.
Azaletik, itsasoak egiten duen bere eginkizunen bat dirudi: lehorretik, auskalo noiz eta nondik iritsitako zerbait hondartzara bota.
Baina zehatz-mehatz begiratzen badiogu hondarretan dagoen kresalak erretako sustrai gabeko enborrari, hosto berde berriak ernetzen ari zaizkiola ikus dezakegu!