Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Kategoria: Bidaiak

ERRONKA GAINDITUA!!!

jokin 25/07/2009 @ 18:45


Montaña Roja

 

Joan zen urtean, oporretan Lanzaroten, Playa Blanca-ko Montaña Roja izeneko sumendira igotzeko txirrintarekin geratu nintzen, baina aurten sortu zidan erronka horri eutsi egin diot; baita lortu ere.

Emaztearekin (hasieran ez zegoen oso animatuta holako enbajadan parte hartzeko) eta eguraldia zertxobait lainotsua egiten zuela, haruntz abiatu ginen. Egia esan, aldapa ez zen oso gogorra (beti toki lauetan ibiltzen ohituta dagoen baten hitza!) eta gainera, sumendi tontorretik dauden bistek merezi dute: hegoaldera Fuerteventura eta Lobos uharteak, Timanfaya parkea ipar mendebaldera, Playa Blanca eta Papagayoko hondartzak...

Pentsa!, emaztea lilulaturik jeitsi zen datorren urtean txangoa berriro errepikatu beharko dugula esanez..!

A! hori bai, eguzki kremarekin, zeren sumendira igotzen hasi ginenean atertu zuen eta eguzkiak hasi zuen jotzen; emaitza: besoak gorritu, erre eta larruturik!!!

 


.

DONE JAKUE BIDEA

jokin 30/05/2009 @ 19:15


Nork ez du ezagutzen Done Jakue Bidea? Hala ere, orokorrean, jendeak ez daki bide bat baino gehiago dagoela. Eta horietako bat, “Kostaldeko bidea” hain zuzen ere, hemendik, Zarautzetik pasatzen da.

Ohituraz ez da izan gehien erabiltzen direnetarikoa, baina azken bolada honetan gero eta erromes gehiagok erabiltzen duela baieztatu izan dut. Nire eguneroko Zarautz eta Getaria arteko ibilaldietan euren maskorrak motxilatik zintzilik maiz ikusten ditut, batez ere orain eguraldia onera egin duenean.

Behin baino gehiagoetan nire buruari galdetu egin diot zer izango ote den holako bidaia hastera bultzatzen duena: sinesmen erlijiokoak, hausnarketa pertsonala, barneko bilaketa, norberarekiko ereflexioa, bidaia alternatiboa, hastapenen bat... Bidea egin dutenek bi hitzetan laburtzen dute: “esperientzia bat”.

Ez dakit, baina Done Jakue bideak zerbait dauka, zeren mende askoren zehar mantentzearen gain egun goraldian baitago.



Done-Jakue-Bidea

.

TENERIFEKO "LOS RODEOS" AIREPORTUA

jokin 26/04/2009 @ 19:35

Aste Santuko oporrak aprobetxatuz egun batzuk pasatzera Tenerifera joan gara eta, artaka, Puerto de la Cruz-en dauzkagun lagun batzuk bisitatzera. Azkenengo honetan, eman den aldaketa klimatologikoa da gehien arritu gaituena: tenperaturak epelak mantentzen dira (agian zertxobait freskoagoak) baina hegoaldean, ohiko eguzkiaren tokia, eguraldi lainotsuarekin topatu gara eta iparraldean ordea sekulan baina eguzkitsua. Planetako klima aldakorra!

Bada, gure lagun txitxarreroekin komentatzen nola iritsi ginen “Los Rodeos”-era sirimiri artean, tenerifetarren artean “vox populi” ahoz-aho ibiltzen den pasadizo bat kontatu ziguten. Hemen dago:

Tenerifeko izango zen lehen aireportuaren obrak hasi baino lehen, proiektuaren ingeniari arduradunari bakarrik falta zitzaion aireportuaren kokapena erabakitzea. Irla osoa ondo aztertu ondoren hasi zen leku desegokienak markatzen. Mapa bat hartu zuen eta okerrena gurutze batez markatu zuen: Los Rodeos. Baina arazo bat sortu zen: uztekabean hil egin zen. Bere oinordekoak bulegoko mahai gainean proiektua erabat amaituta eta plano bat kokapen batekin aurkitu zuen. Beraz, aurrera proiektuarekin markatutako kokapenean!

Egia, gezurra, asmakuntza...auskalo! Baina egia da (eta horrela Tenerifeko biztanle guztiek diote, baita estadistikoki baiezta daiteke ere). Los Rodeos –klimatologiaren aldetik, behintzat- irlako tokirik txarrena da.


Los-Rodeos

.

OPORRETATIK BUELTAN

jokin 10/08/2008 @ 18:40

Bi aste Lanzaroten, nire betiko ametsetako irlan, pasa ondoren, berriro ere hemen, blogean. Hamabost egun Playa Blanca-n, irlako hegoaldean, tokirik aproposena deskantsatzeko, denetaz ahazteko eta beltzaran ikutu bat hartzeko ere; Pechiguera farotik Las Coloradas hondartzaraino 9 Km-ko ibiltoki batekin ibiltzeko eta paseatzeko, aparteko klimatologi onarekin (epela eta sargoritik gabekoa, nahiz eta gero eta haizetsuagoa) eta kale komertzial batekin erosketatxoak egiteko (beste bi azokatxo ere badaude astean zehar). Eta gure hotela, noski, kriston buffetarekin!

Irlaren gainontzekoa beti bezala: izugarria! Bakarrik Lanzaroteko Cabildoari belarritik tira egitea, zeren (krisia dela eta, edo auskalo zerengatik) zenbait tokietan, Mirador del Río-n edo Jardín de Cactus-en esate baterako, sarrerakin batera hartzeko zegoen kontsumizioa kendu dutelako, baita San José gaztelu-museoko sarrera kobratzen hasi direlako ere.

A! eta erronka bat: Montaña Roja delako sumendira igotzea, zeren oraingoan emazteak belaunian mina hartu baitzuen justu igotzeko besperan eta ezin izan genuen. Hurrengoan izango da, zeren itzuli, itzuli egingo garen!

Montaña-roja

Montaña Roja - Playa Blanca (Lanzarote)