Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Abuztua 2009

ENBATA

jokin 31/08/2009 @ 19:37



Azules de Zarautz

Enbata, egun sargoritsuetan sor daitezkeen haize boladak edota itsas olatuak handiaraziz iparraldetik datorren haize gogorra eta bortitzaren dela denok dakigu.

Baina “Enbata” horren gain ACT ligan parte hartzen duen Zarauzko traineruaren izena da, bere kolorea urdina, urdin iluna, izanik.

Ostegunean Donostiako Kontxako estropadetarako sailkapenekoan parte hartuko du beste Kantauriko 23 traineruekin batera, denak dauden zazpi plazen bila.

Aurten zaila daukagu, baina...

Gora Enbata!



Enbata

.

ARGAZKI DIGITALA

jokin 22/08/2009 @ 18:37

Aste honetan Internetetik nabigazioa alde batera pixka bat utzita, nire portatilerako beta argazki digitalarekin erabili izan dut, batez ere Photoshop eta antzeko argazkien tratamendu eta erretokeko programekin.

Batzuk frogatuta neuzkan eta nola dabiltzan gutxi gorabehera banekien, baina oraingoan euren funtzioetan zerbait gehiago sartuta beraiekin zer egin daitekeen baieztatu izan dut: denetatik, egin daiteke denetatik!

Argazkizale huts bat, neu bezelakoa, beheko argazki-muntaia egiteko gai bada, ez dut pentsatu nahi argazkilari profesionalek programa potenteekin egin dezaketeena (eta egiten dutena).

Alabak ere bere argazkietatik aurpegiko granotxoak kentzen baditu ere, telebista eta aldizkarietako berrogeita hamar urtetik gorako sasi-ospetsuak horiek Photoshopetik pasa ondoren, lehen Jaunartzearen bezperan daudela iruditzeak ez nau batere harritzen.

Ai, denon eskura dagoen teknika digitala..!

A, nire fotoblog berria aurkezteko aprobetxatuko dut; bertan, argazki “normal” asko badaude baita nire argazki-muntaientzako txoko txiki bat ere.

http://jokin.mifotoblog.com/


vela-flor

.

ZEZENAK

jokin 15/08/2009 @ 18:21

Nire bizitzan bost aldiz bakarrik egon naiz zezen-plaza batean, eta guztietan musika kontzertuak ikusteko (Triana, The Corrs, Shakira, Korn eta Iron Maiden), beraz “festa nazionala” izenekoarekiko dudan grina argi dago: zezenketak, toreroak, belarri moztuak, abanikoak, eta abarrekoak, niri bost!

Hala ere, zezenen munduan badago zerbait, agian gauza bakarra, gustatzen zaidana: Iruñako Sanferminetako entzierroak.

Encierro

Urtero, oporretan egonda ere, esnagailua jarriz, saitzen naiz ez galtzen ezta entzierro bat ere. Baina, hori bai, telebistatik! Entzierroak ikusteko angelu guztietatik eta zehatz niminoen modukoak ez dago hoberik: telebistako zuzenenezko emanaldiak. Eta hori Iruñean familia izanda, zeinek askotan sanferminetara joateko konbidatu izan bait gaitu, baina  hainbeste jendetzarekin ez naute harrapatzen ezta “jarto de grifa-z” ere, lehen esaten genuen modura.

 

Batzutan –gutxitan- oporretako bidaian edo kanpoan egoteagatik, entzierro baten bat zuzenean galtzen dut (aurtengo gaztearen heriozko adarkadarena esate baterako), baina geroago diferituan ikusteko aukera geratzen zait, gauza bera ez izan arren.

Ez dakit nola esan, baina engantzatzen nauten zerbait badute sanferminetako entzierroek .

Badago gustoko dudan beste zezen mota bat: zezen suzkoak,  baina egia esan, ez dakit zezen munduarekin lotzerik ba omen duten, edo, aitzitik, pirotekniarekin gehiago, zeren funtsean zezenik ez baitaude kartoizko kopiak polborazko tresneriekin baizik.

Orokorrean zezen bakarra izanik, gaueko herriko festetan maiz txinpartaz botatzen ibiltzen dira jendearen atzetik. Baina Donostiko Aste Nagusiko festaren barne, zezen suzkoek berezitasun bat dute: sei zezen ateratzen dira, sei, benetako entzierro bihurtuz. Bertan bai, zuzenean parte hartzen dut euren aurretik korrika eginez. Gozamen hutsa da! 



Zezen-suzkoak-eusk

.

 

KRISIA... ETA IRTENBIDEAK?

jokin 07/08/2009 @ 18:12

Daukagun krisitik ateratzeko denok zerbait egitea ondo dago, nahiz eta proposamen edota ekintza horiek xumeak izan (ea goiko jauntxuak, boterea eta dirua dutenak animatzen diren ere!).

Adibidea post honetan dagoen argazkian aurki dezakegu. Lanzaroten aterata dago eta atzerritarrentzat zuzendua dirudi (kartelaren beste aldean alemanez idatzita zegoen); agian beraiek guk baino gehiago jasatzen dute krisia, auskalo!

Dena den, ondo begiratzen badugu, prezioak ez dira oso merkeak hain zuzen ere. Agian horrela krisiari aurre egingo dioten bakarrak txiringitokoak izan daitezke, propaganda horrekin euren mahaietara “Special anti-crisi menu”-a dastatzera bezeroak erakartzen baldin badituzte behintzat.

Madriletik NIN-en kontzertutik gentozela zerbait antzekoa, baino askoz merkeagoa Briviescako restopean topatu genuen, “sea listo” izeneko menua: letxuga, tomate, gazta eta Yorkeko bokadilo ederra, txip patata frijituak, txokolate tarta puxketa eta 400 zl-ko freskagarria, dena 5 €tan! Ederki!



Menú-Crisis

.

BIKINGOAK MADRILEN

jokin 02/08/2009 @ 18:43

Aspalditik, duela pare bat urte inguru, musika kontzertu bat entzuteko sarraldi bikingoa”  egin gabe nengoela. Azkenaldian Bartzelonara izan zen, baina oraingoan Madrilera izan da: kotxez 450 Km joateko, kontzertua, hotela, eta 450 Km itzultzeko. Sarraldi bikingoa tope!

Eta dena, zertarako? Ba, estatu mailan, NIN, Nine Inch Nails taldeak jotzen zuen despedidako kontzertua ikus-entzuteko (taldea betirako desegin egingo ote da, beraz ez zegoen galtzerik!) Hara, Madrilera!

Normalean sarraldi bikingo hauek bakarrik egiten ditut, baina honetan alabarekin joan naiz (kumetxoak ondo hezi egin behar dira eta) berari ere NIN gustatzen baitzaio, eta horrela atseginagoa izan da (kopiloto galanta gainera!)

 

Kontzertua:

Kokapena: La Riviera aretoa, Manzanaresen ondoan. Handikeriaz baina eskasa. Itogarria, beroa eta sargoritsua (jendeak zioen aire egokitua moztu egin zutela: badakizue, gero eta bero handiago, egarri gehiago eta kontsumizio eta edari erosteko premia gehiao, eta gainera pirata lapurren prezioetan: garagardo kaña bat 5,5 €!!!) Izerdi patsetan blai, ezta Razzmatazzen ere ez dut hainbeste izerdirik bota!

Nine Inch Nails:  Zoragarria! Soinua oso ona, giroa beste hainbeste, abestiak primerakoak –espero nituenak eta gehiago, salbuespen bat izan ezik-,  musikariak enroilatuak eta sasoian, kontzertua agian labur samarra nire gustorako (ordu bete eta berrogei minutu) eta errepikaldirik, bisik, gabe (honek moskeoa sortu zuen zaleen artean)… bi hitzetan: merezi zuen. Pozik eta gustora atera ginen!!!

Bitxikeriak: Ostatu hartu genuen hotelean beste hiru talde bikingoekin topatu ginen, gu bezela NIN-en kontzertua ikustera etorritakoak (aipatzeko andaluziarrak).

Beno, belak jasotzera eta hurrengo sarraldirarte.

 

NIN-09-Madriden

 

Eskerrik asko Flickr-era kontzertuko argazkiak igo dituzten NIN-zale guztiei, post honetan dagoen fotomuntaia beraiei esker egina baitago.

 

.