Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Apirila 2009

TENERIFEKO "LOS RODEOS" AIREPORTUA

jokin 26/04/2009 @ 19:35

Aste Santuko oporrak aprobetxatuz egun batzuk pasatzera Tenerifera joan gara eta, artaka, Puerto de la Cruz-en dauzkagun lagun batzuk bisitatzera. Azkenengo honetan, eman den aldaketa klimatologikoa da gehien arritu gaituena: tenperaturak epelak mantentzen dira (agian zertxobait freskoagoak) baina hegoaldean, ohiko eguzkiaren tokia, eguraldi lainotsuarekin topatu gara eta iparraldean ordea sekulan baina eguzkitsua. Planetako klima aldakorra!

Bada, gure lagun txitxarreroekin komentatzen nola iritsi ginen “Los Rodeos”-era sirimiri artean, tenerifetarren artean “vox populi” ahoz-aho ibiltzen den pasadizo bat kontatu ziguten. Hemen dago:

Tenerifeko izango zen lehen aireportuaren obrak hasi baino lehen, proiektuaren ingeniari arduradunari bakarrik falta zitzaion aireportuaren kokapena erabakitzea. Irla osoa ondo aztertu ondoren hasi zen leku desegokienak markatzen. Mapa bat hartu zuen eta okerrena gurutze batez markatu zuen: Los Rodeos. Baina arazo bat sortu zen: uztekabean hil egin zen. Bere oinordekoak bulegoko mahai gainean proiektua erabat amaituta eta plano bat kokapen batekin aurkitu zuen. Beraz, aurrera proiektuarekin markatutako kokapenean!

Egia, gezurra, asmakuntza...auskalo! Baina egia da (eta horrela Tenerifeko biztanle guztiek diote, baita estadistikoki baiezta daiteke ere). Los Rodeos –klimatologiaren aldetik, behintzat- irlako tokirik txarrena da.


Los-Rodeos

.

HILTZAILEAK ERREPIDEETAN

jokin 25/04/2009 @ 19:01

Aldez aurretik esatea ez naizela gaizki hitzegiten diren horietakoak; nire bizitza profesionalak, urte asko eskolan haurren eta euren familiaen aurretik egoteak, nire ingurukoek eta nire izaerak horrela egiazta dezakete.

Nire birao handienak “Jode!” edo “kauen Satanas”dira, beraz atzo nire alaba autopistatik atera eta, gelditu gabe, sortutako istripua larria zenentz ikusteko gelditu gabe, aurrera jarraitu zuen BMW-ko gidariari PUTAKUMEA deitzen diodanean nola nagoen uler daiteke. Tamalez matrikula ez zion hartu, bestela...!

Espero dut bera bakarrik, ahalik eta azkarren, istripua izan dezan eta –putakumea zauri larririk ez izan arren- kotxea txatarrarako geratzea zeharo hondatuta.

Eskerrak, kotxeko kolpea eta mailatuak alde batera utzirik, alabari ez zitzaiola ezer suertatu eta dena susto batean geratu zen (bere aingeru guardakoaren oparia nire urtebetzeko egunean ote).

Ea laster, egunen batean, putakumeari kotxea horrela geratzen zaion:


accidente-coche

.

TOPONIMIAK

jokin 22/04/2009 @ 16:17

Pena da, baina gure inguruetako tokien izen asko galtzen ari dira, erabilera ezagatik, ezjakintasunagatik edota gure arbaso, nagusi eta adinekoek beraiekin eraman dituztelako. Horregatik, Zarauzko udalak izan duen ekimena eskertzekoa da: Zarautz eta Getaria lotzen dituen ibilbideko lurzoruan plaka batzuk bertako toponimikoen izenekin ipini ditu. Beraz, zarauztarrentzat galtzeko zorian zeuden izen batzuk errekuperatzearen gain, bisitatzen gaituzten turistek ere kostaldeko toponimiko euskaldunak jakiteko balioko dira.

Getariko udalak bere ibilbidearen zatian gauza bera egingo bazuen denok irabazten aterako ginateke, baina...

Toponimicos PLACAS

.

OLERKIA ETA IRUDIA

jokin 04/04/2009 @ 18:03

Irakurlearengan, oroipena eraginez, irakurketak sortzen duen plazerren bat irudimena da. Kasu honetan lagun baten olerki liburua irakurtzeak jarraian dagoen irudia sortzera bultzatu nau.

 LAVA-Poesía

.