Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Artxiboa: Martxoa 2009

SAREKO HITZAK

jokin 28/03/2009 @ 20:18

Internet eta bere mundua izenak eta hitz berriak sortzeko primerakoa da. Saretik buelta bat ematen baduzu web helbideetan, korreoetan, txat eta foroetan, nicketan, sartzeko pasahitzetan... kontaezinezko hitz bereziak aurki ditzakezu. Harrigarria, benetan!

Adibide bitxi baten gisa: Google-ko bilatzailean edozein hiruzpalau letra tekleatzen badira (uhjo, wedim, heb6t, oiju...) ziur erreferentziak eta euren web orriak eta guztiz ateratzen direla.

Askotan hitz berezi horiek makina batek aleatorioki sortuta izaten dira, baina orokorrean gizakien sormenaren produktoak dira. Ez gara inor nickak edota pasahitzak sortzen!!! (ezagun batek bere e-mailerako Errealeko jokalarien izenak eta kamisetako zenbakiak erabiltzen ditu!)

Normalean, sortutako hitz horiek lagunen edo familiaren artean besterik ez dira ezagutzen, baina beste batzutan inguru hori zeharkatzen dute eta Sarean erabiltzaile guztion bistan geratzen dira. Etxeko WIFIen kasua hain zuzen. Edozein ordenagailu eramagarritik gure inguruko seinaleak har daitezke. Eta hor ere, izendatzeko sormena argi dago.

Bi adibide: Etxetik, bizilagun gazte baten seinalea hartzen dut (babestua, hori bai) eta berak jarritako izenak, Javimetal, pista ematen digu bere zaletasuna zein den jakiteko, ezta?

Bitxiena: Lan egiten dudan eskolaren ondoan Guardia Zibileko Koarteletxea dago eta bertako kantinatik wifi seinalea hartzen da; ez dakit humorez edo maltzurrez, baina PIKO TABERNA  izena jarri diote!

.

VAMPIRELLA

jokin 21/03/2009 @ 20:04

Vampirella 0

 

Egunkarian José González, marrazkilaria eta irudigilea, hirurogeita hamarkadako “Vampirella” komikia sortzailea, 70 urtekin Bartzelonan hil egin dela irakurri dut.

Momentu batez denboran atzeraka joan naiz eta aspaldiko komikiak eta bere munduan murgilduta ikusi dut nire burua; baina horretaz beste egun batean hitzegingo dut.

Gaur, bakarrik, Pepe Gonzálezi, maisuari, nire omenaldia egin nahi diot blog honetatik.

 

Vampirella

.

KATUAREN JOLASA

jokin 19/03/2009 @ 18:45

San José egunaren zubia dela eta, Internet eta ordenagailua gozatzeko denbora gehiago izango dugulakoan, lagun baten blogean ikusi nuen denbora pixkat pasatzeko jolas erraz eta atsegin bat hemen uzten dut.

Jolasa katua puntu ilunez inguratuta lagatzean datza. Hasiera batean katuak beti ihes egiten du, baina praktika eta logika apur batekin harrapatzen duzu. Animo!


Juego del gato 2

ASTE MUSIKALA

jokin 14/03/2009 @ 20:39

Belarrietan zuzeneko kontzertu batek uzten dizun burrunbadarekin portatileko teklatuan jarzen naiz bizi naizen aste musikala komentatzeko. Musika arlo asko jotzen dudanez, batzutan epe motzean mota oso desberdinetako kontzertuak izan ditzaket: aste honetan bi hain zuzen ere.

Astelehenean, Kursaalen, Australian Pink Floyd-en kontzertua The Wall aurkeztuz. Kriston ona!!! 70 hamarkadako soinuak, notaz nota, zehatz mehatz, kalko hutsa eta paregabea. Argiak primerakoak, eta han geundenok aluzinatzen, psikodelia moduan. Oso ondo, ederki!

Atzo, ostiralean, Heavy gaua. Donostiko Velodromoan talde metaleroak: Judas Priest buru, eta Megadeth eta Testament akolito gisa. Kamiseta, beltzak, larruzko txupak eta garagardoko katxien festa. Eta ez gazteentzat bakarrik, zeren han geunden gehienok ile zuria aspalditik orrazten baitugu (gerontologiko heavyak parrandan!!!) Oso kontzertua ona, benetan.

Inbidia emateko edo, ikusitakoaren bideo pare bat uzten dut.

Australian Pink Ployd  Kursaalen (bideo pirata)

 

 

Judas Priest (girako bideo pirata)


.

BIDERKETAK

jokin 07/03/2009 @ 19:39


Azken urte hauetan eskolan Informatika eta IKTn nabil murgilduta, horregatik ikasleen beste curriculumeko arloak zertxobait baztertuta dauzkat. Baina batzutan, pedagogikoaren kutsua sortzen zait, batez ere zer edo zer bitxia baldin bada: jarraian dagoen bideokoa, esate baterako.

Badakit blogetan aritzen direnak “letrakoak” izaten direla (lehen esaten zen bezala) baina noizbehinka ez dago gaizki “zientziako” zertzelada bat, eta atsegina eta bitxia baldin bada... oso ondo.

Lagun batek bidalitako bideo batean kolon-aurreko Ameriketako antzinako Mayek nola biderketatzen zuten ikusten da.

Hala ere, beste putzuaren aldean erromatarrek bere zenbaki bereziekin nola egiten zuten jakitea gustatuko litzaidake. Nolako izango zen honako hau:

CXXVII  x  XL   (127 x 40) !!!

 

.

BLOGEKO EZUSTEKOAK

jokin 01/03/2009 @ 20:58

Blog bat idazten hasten denean inork ez daki zer aurkituko duen; publikoki bizipen pertsonal batzuk konpartitzera doala besterik ez daki. Agian, weben argitaratzen ari den hori, jende askori irits daitekeela susmoa du, baina zein nolako eragina izan dezakeenaz ez du antzematen.

Normalean, denbora pasa eta, norberaren blogaren inguruan beste blogari batzuekin harremanetan hasia dago. Denok besteen blogak bisitatzen ditugu, elkarri iruzkinak egiten dizkiogu, besteen gorabeherak jarraitzen ditugu... interneteko laguntasun moduko antzera eginik.

Baina nola gure bloga irekita dago Interneteko erabiltzaile guztiei batzutan uztekabeak izaten dira; batzutan onak, beste batzutan txarrak eta beste batzutan... uztekabeak, soilik.

1.- Ezustekoa, “La Sexta” telebistatik zure blogeko sarrera bat dela eta, kolaborazioaren eskaera jasotzen duzunean.

2.- Ezustekoa, gaztetxo batzuk (hegoameriketarrak, antza) zure sarrera bateen iruzkinen gunea euren harremanetarako erabiltzen dutela ikustean.

3.- Ezustekoa, publizitate agentzi batek GARA egunkarirako prestatzen ari den gehigarri batentzat zure blogeko argazki bat erabiltzeko baimena eskatzekoan.

4.- Ezustekoa, Zarautzen egiten ari den web orri ofizial batentzako, argazki atalean, zure kolaborazioa eskatzen dizutenean.

5.- Ezusteko hunkigarria jakitean zure eskolan, zeuk bultzatutako gelako blog batean, guraso batek urrunetik idazten duela esanez blog hori dela bere alaba eskolan zer egiten duen jakiteko duen era bakarra (familiako arazoak direla eta).

Blogeko ezustekoak..., nork daki hurrengoa zein izango den! Nola? Noiz? Auskalo!... Sorpresa!

.